
Urriko matrikulazio garaiaren ondoren, martxan daude Sakanako Mintzakide taldeak. Sakanako 7 herritan daude euskara praktikatzeko taldeak eta 13 talde dira denera.
Sakanako Mintzakide programa Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta Sakanako AEK-k koordinatzen du.
Sakanako mintza-taldeak
Gaur egun, 13 mintza-talde daude Sakanan. Haietako gehienak joan zen ikasturtetik datoz, batzuek hitzordua edo lekua aldatu arren. Hauek dira Mintzakide taldeak:
- Ziordia: ostiraletan, 17:00etan, liburutegian.
- Olatzagutia: astelehenetan, 17:30ean, Ogiberri kafetegian.
- Altsasu: astelehenetan, 10:00etan, liburutegian.
- Altsasu: astelehenetan, 16:00etan, Gautxori tabernan.
- Altsasu: ostegunetan, 20:30ean, Lezea tabernan (Altsuko euskara).
- Altsasu: ostiraletan, 9:30ean, Kaixo tabernan.
- Altsasu: ostiraletan, 10:00etan, Zubeztia elkartean.
- Etxarri Aranatz: ostiraletan, 18:30ean, Xapatero tabernan.
- Arbizu: asteartetan, 16:00etan, eskola zaharrean.
- Lakuntza: asteazkenetan, 18:30etan, jubilatuen elkartean.
- Irurtzun: asteartetan, 18:30ean, Iratxo elkartean.
- Irurtzun: ostiraletan, 9:30ean, Pikuxarren.
- Irurtzun: ostiraletan, 19:00etan, Pikuxarren.
Interesa duenak talde horietan parte hartu dezake edo berria sortzea proposatu.

Mintzapraktika helburu
Mintzakide euskara praktikatzea helburu duen programa da, euskararen ikas-prozesua bizkortzeko eta euskara aberasteko.
Horretarako, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak ohiturarik (edo aukerarik) ez dutenekin elkartzen dira.
Eman izena
Euskara praktikatu nahi baduzu, eman izena Sakanako Mintzakiden! DOHAINIK da!
600 482 024 telefonoan.
sakana_mintza@aek.eus
praktikatu.eus/blog/sakana