Sakanako XXV. Xake Txapelketa datorren abenduaren 20an jokatuko da Irañetako udaletxean, goizeko 10:00etatik aurrera. Aurten ere Nafarroako Xake Federazioaren laguntzarekin antolatzen da proba, eta 1.900 ELO puntutik beherako jokalariei irekita dago.
Txapelketan 15 minutu + 5 segundo jokaldiko zortzi partida jokatuko dira. Maila orokorrean lehen hiruek, bai neska zein mutilek, saria jasoko dute, eta gazteen mailan lehen biak sarituko dira.
Izena emateko, ahal dela, honako lotura erabili behar da: fnajedrez.com. Bestela, egunean bertan eman daiteke izena, 9:30ean Irañetako udaletxean. Parte-hartze prezioa 5 eurokoa da.
Izena emateko galdetegia: https://forms.gle/X75QoE4257PJ2wJ56
