Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Triatloi Eskola 2025 – Izena emateko epea zabalik

Uda honetan, Sakanako Mankomunitateak Triatloi Eskola antolatu du 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Jarduerak Arbizuko kiroldegian egingo dira, ekainaren 30etik uztailaren 11ra, astelehenetik ostiralera. Saioak goizeko 10:00etatik 12:30era izango dira. Uztailaren 5ean, aldiz, jarduera Altsasun egingo da, Sakanako Triatloia ospatuko baita bertan.

Izen-ematea

  • Epea: Ekainaren 16ra arte, edo 25 lekuak bete arte

  • Non eman izena: Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan

Kuota

  • Prezioa: 50 euro

  • Kontu zenbakia: ES48 3035 0116 98 1160700362 (Euskadiko Kutxa)

  • Ordainketan parte-hartzailearen izen-abizenak adierazi behar dira.

Monitoreak

  • Maalen Beraza Etxarri

  • Ekhi Congil Mendiola

Beste xehetasun batzuk

  • Parte-hartzaile bakoitzari dagokion jarduerarako bidaia antolatuko zaio

  • Jolasaren bidezko metodologia erabiliko da entrenamenduetan

  • Saioak euskaraz izango dira; norbaitek ulertzeko zailtasunak baldin baditu, gazteleraz azalduko zaio