Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

XXXI. Sakanako Bizikleta Eguna: Irurtzundik Altsasura

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Sakanako Bizikleta Egunaren 31. edizioa ospatuko da 2025eko irailaren 21ean, Irurtzundik Altsasuraino. Aurten ere helburua Sakana bizikletaz ezagutzea eta bizikletaren erabilera sustatzea da.

Eguna: Irailak 21,  igandea
Ordua: Goizeko 9:00etan
Irteera: Irurtzun
Helmuga: Altsasu
Atsedena: Lakuntza
Adina: 10 urtetik gorakoentzat (txikiagoak gurasoekin/ Niñas y niños menores de 10 años acompañadas de personas adultas)
Kilometroak: 39

 
Partaideak 10 urtetik gorakoak izan behar dute, eta adingabeek gurasoekin edo heldu batekin hartu beharko dute parte.

Izena ematea eta informazioa:

Arakil. Udaletxea
Irurtzun. Ikastetxea eta  Kultur Etxea
Irañeta: Mankomunitatean. 683 343 854
Uharte Arakil. Ikastetxea.
Arruazu. Mankomunitatean. 683 343 854
Lakuntza. Ikastetxea eta Mankomunitatean. 683 343 854
Arbizu. Ikastetxea eta Kiroldegia
Ergoiena. Mankomunitatean. 683 343 854
Etxarri Aranatz. Ikastetxea eta Ikastola
Bakaiku.  Mankomunitatean 683 343 854
Iturmendi. Ikastetxea eta Udaletxea
Urdiain. Ikastetxea
Altsasu. Korazonistak,  Iñigo Aritza ikastola,  Zelandi ikastetxea, Institutua.
Olazti. Kiroldegia eta ikastetxea
Ziordia. Mankomunitatean 683 343 854

Arautegia:

  1. Ibilaldi ez lehiakorra
  2. Ezin da parte hartu izenik eman gabe.
  3. Izena emateko azkeneko eguna irailaren 15ean.
  4. Eraman mendiko bizikleta, kaskoa eta ogitartekoa. KASKOA DERRIGORREZKOA DA.
  5. Kamioiak eta autobusak izanen dira bizikletak eta partaideak eramateko (herriko autobus geltokietan).
  6. Anbulantzia, Polizi Forala eta mekanikoa izanen dira, baita autobusa lasterketaren atzetik.
  7. Martxa aurretik BIZIKLETA DOITZEA aholkatzen dizuegu.
  8. Partaide guztiek antolakuntzaren ibilbidea jarraitu behar dute momentu oro, segurtasuna dela eta.
  9. Informazio gehiago: Sakanako Mankomunitatea. Kirol Bulegoa. Lakuntza. 683 343 854 kirolak@sakana-mank.eus