
Azaroaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara, Olaztiko Sutegi Gimnasioan emakumeentzako defentsa pertsonal eta autobabes tailerra egingo da. Jarduera hau Sakana Mankomunitateak antolatu du, eta Olaztiko Udala eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak laguntzen dute.
Tailerraren helburua da emakumeek arrisku egoerak identifikatu eta kudeatzeko gaitasuna garatzea, konfiantza eta segurtasuna handitzea eta estresaren kontrolerako teknikak lantzea. Saioa gazteleraz izango da eta 15 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.
Ekintza praktiko eta dinamiko honen bidez, parte-hartzaileek eguneroko bizitzan erabilgarriak izango diren tresnak eskuratuko dituzte, autodefentsa fisiko eta emozionala lantzeko.
Lekua: Sutegi Gimnasioa, Olazti
Ordua: 17:00-19:00
Data: Azaroak 15
Izen-emateak:
Izena ematearen ordena errespetatuko da.
Korreoz: kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoz: 948 46 48 66
