Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Ikastetxe arteko XI. Herri Kirol topaketa

Aurten berriz ere Ikastetxe arteko Herri Kirol topaketa aurkeztera gatozkizue. Froga konbinatua landuko da: txingak, zaku lasterketa, koxkolak, giza-plaza eta sokatira. Partaideak Sakanako ikastetxe guztietako L-H.ko 6. mailako ikasleak izango dira. Aurretik, Kañamares anaiak trontza eta aizkora erakustaldia egingo dute.…
2015eko eskalada ikastaroa

EGUNAK: Maiatzak 16 eta 17 ORDUTEGIA: Ostiralean, 18:00tatik 20:00tara Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan. Larunbata eta igandean, 10:00etatik 17:00etara (Mankomunitatean gelditu eta kotxeak antolatuko dira. Eguneko bazkaria eraman beharko da) ADINA: 8 urtetik aurrera IZENA EMATEKO EPEA ETA LEKUA: Maiatzak 13, izen…
2015eko Liburuaren Eguna

Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen dugun honetan, hainbat ekimen daude antolatuak gure eskualdean. Hasteko Irurtzungo Atakondoa hezkuntza komunitatea eta beste eragile batzuen eskutik, tartean Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua, egitarau zabala dugu. Liburu-truk merkatua eta tailerrak daude plazan: hizkuntza anitzetan liburuak, mikro-ipuinak, txikien…
Immigrazio Zerbitzuak antolatutako txangoa

Maiatzaren 10erako Zamartzera eta Arruazura txangoa antolatu dugu Immigrazio Zerbitzutik. Goizeko 9etan Uharte Arakildik oinez aterako da Zamartzeraino. Bertan bisita gidatua eginen da eta hortik San Sebastian baselizaraino jarraituko du txangoak han gosaria egiteko 12:30etan. 13:30etan Arruazura iristea espero da…
Sakanako emakumeen frontenis txapelketa 2015

Sakanako emakumeen frontenis txapelketa, txapelketa herrikoia da eta emakume guztiak parte-hartzera gonbidatu nahi ditugu Mankomunitateko Kirol Zerbitzutik. Mailak: 1.maila, 2.maila, 3.maila (hasiberri eta gozatu nahi duten helduentzat). Pilotalekua: Etxarri Aranatz. Noiz: Ostiraletan-larunbat arratsaldez, igande goizez. Hasiera: Maiatzak 30. Prezioa: 20…
Triatloi campusa haurrentzat 2015

Altsasuko Zelandi kirolgunean ospatuko da 8 urtetik 16 urte bitarteko gazte eta haurrentzat triatloi campusa, uztailaren 13tik – 24ra, goizeko 11´00etatik , 13´00tara astelehenetik ostiralera. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honetan teoria eta praktika uztartuko dira. Landuko duen…
2015eko futbol campusa

Irekita dago aurtengo futbol campusean izena emateko epea. Campusean teoria eta praktika uztartuko dira eta kategoria bakoitzean dagozkion gaiak aztertuko dira. Landuko den metodologia, batez ere, jolasen bidez izanen da. Bukatzeko igerilekura joango da eta inguruan irteerak ere egingo dira.…
Abian da Sakanan Irakurri, Gozatu eta Oparitu, irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa

Topagunea euskaltzaleen federazioak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, euskara elkarteen, liburutegi publikoen eta liburu dendekin batera eta Sakanako Mankomunitatearen babesarekin. Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, abiatu eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Kanpainaren izenak berak…
Udalekuetara joateko diru-laguntza

Sakanako Mankomunitateak euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteendako diru-laguntza deialdia onartu du. Deialdi honek 2015. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan: haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea, udalekuak 5…
2015eko Arbizuko Duatloiko argazkiak

Arbizun 2015eko martxoaren 28an burutu zen duatloiko argazki batzuk. Ikusi.








