Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Berdintasun teknikariaren baja betetzeko behin betiko hautagaien zerrenda

Aldi baterako lan erregimeneko B mailako berdintasun teknikariaren lanpostuaren baja oposizio lehiaketa bidez betezeko egin diren frogen emaitzen ondoren, behin betiko hautagaien zerrenda pdf-an: Berd.Tekn. frogen emaitzak eta baremazioa
Landa guneetarako mugikortasun eredu berri baterako akordioa
Berta Miranda, Nafarroako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusia, eta David Oroz Alonso, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, hitzarmena sinatu bitartean Mugikortasun iraunkorraren erronka landa guneetan bultzatzeko helburuari erantzuteko, gaur sinatu dute, Uharte-Arkilgo Zamartzen, Sakanako Garapen Agentziak eta Nafarroako Gobernuko Garraio…
Kalistenia tailerrak

Kalistenia, ariketa fisiko multzo bat da eta nork bere gorputzaren pisua erabiliz gihar talde desberdinak indartzen dira. 12-16 urte bitarteko pertsonei zuzendutako ordu beteko ikastaroa antolatu ditu Mankomunitateko kirol zerbitzuak. Altsasu: Abuztuak 9, astelehena. 17:00tan, Dantzalekuko atletismo pistan. Etxarri Aranatz:…
Sakanan hondakinak ongarri bihurtzen

Etxean sortzen dugun materia organikoa konpost bihurtu dadin beharrezkoa da ongi bereiztea eta dagokion edukiontzian botatzea. Konpost bihurtuta gure baratzak aberastuko ditu eta zikloa itxiko dugu. Zatoz materia organikoak Sakanan egiten duen bidaia ezagutzera! Bidai honetan hasi aurretik, lehendabizi jakin…
Onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda (Berdintasun teknikariaren baja)
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun teknikariaren ordezkapena betetzeko behin-betiko onartuen eta baztertuen zerrenda onartu du, uztailaren 9ko 2021/229 ebazpenaren bidez Mankomunitateko lehendakariordeak. 229-2021 Behin betiko zerrenda_PDFan
Hari izpia hartzen jardunaldiak parte-hartze handiarekin egin dira

Antolatzaileek askotariko ekarpenak jaso dituzte, eta heldu den hilabeteetako lana izanen da haiei heldu eta egitasmo zehatzetara ekartzea 2020an egin ziren lehen aldiz Hari izpia hartzen jardunaldiak, Nafarroako toki-entitateetako euskara teknikarien sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak antolatuta. Lehendabiziko jardunaldi…
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (Berdintasun teknikariaren baja)

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun teknikariaren ordezkapena betetzeko deialdian eskabideak aurkezteko epea amaituta, eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Sakanako Mankomunitateko lehendakariordeak behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda onartu du, uztailaren 6ko 2021/198 ebazpenaren bidez. Honatx zerrenda PDFan
Adindu hauskorraren gainbehera funtzionala eta erorikoak prebenitzeko ariketa fisikoko tailerra

Entrenamendu fisikoko sesio indibidualizatua, indarra, oreka eta malgutasuna mantentzeko eta hobetzeko. Helburu nagusia bizi-kalitatea hobetzea da, eguneroko jarduerak hobetuz lortzen dena. Ariketa fisiko osasuntsuak eta seguruak landuko dira, kirolaren eta ariketa fisikoaren profesional batek gidatuta. Norentzat? Nolabaiteko menpekotasuna duten…
#agurplastikoa debekatu egin da erabilera bakarreko eta birziklagarriak ez diren plastikozko ontziak saltzea

Hondakinei buruzko Foru Legea eta haren fiskalitatea betez, uztailaren 3tik aurrera debekatuta egonen da Nafarroan birziklatu ezin diren erabilera bakarreko platerak, mahai-tresnak, lastotxoak, monodosiak eta plastikozko beste ontzi batzuk saltzea. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kanpaina bat jarri du abian,…
Sakanako Trail Estazioa mustu da
Inaugurazio ekitaldian bildutako ordezkari politiko eta teknikoak Sakanako Trail Estazioa mustu da Uharte Arakilgo Itxesi Gunean. Aralar mendizerra, Urbasa Andia Natur Parkea, Ziordi, Olazti, Altsasu, Urdiain, Etxarri Aranatz, Lakuntza eta Uharte Arakil herrietako dermioetatik pasatzen diren 5 ibilbidek osatzen dute…








