Martxoaren hasieratik aurrera Altsasuko garbigune finkoak ordutegi berria izango du. Astearte eta ostegunetan arratsaldeko ordutegia izango du. Ordutegi berria hau da: Astelehena, asteazkena eta ostirala: 9:00 – 14:30 Astearte eta osteguna: 13:00 – 18:30
Azken albisteak
Mankomunitateak konpostaje-planta ireki du Arbizun

Sakanako Mankomunitateak Konposta planta ireki du Arbizun. Honela Sakana osoan jasotzen den materia organikoa Sakanan bertan Konpost bihurtu ahal izango da, eta ez da Kaparrosoko Biogas Plantara eraman beharrik izango. “Sakanan bertan kudeatzea gure materia organikoa konpost bihurtzeko prozesu osoa…
Hondakin Zerbitzuan aldaketak | Arbizuko itxiera perimetrala, 2021eko apirila

Arbizuko itxiera perimetrala dela eta, hainbat aldaketa egongo dira hondakin zerbitzuak Arbizun kokatutako instalakuntzan eskeintzen diren zerbitzuekin, Arbizutik kanpo bizi diren herritarrak ezingo bait dira plantara gerturatu. Itxiera perimetralaren iraupena luzatu eta gero, aldaketa hauek maiatzaren 7a arte mantenduko dira.…
Sakanako aizkora eskola

2021eko maiatzaren 4tik, ekainaren 29ra, astearte eta ostiraletan, 19:30etik, 20:30era, Etxarri Aranatzen Aizkora eskola hasiko da. 10 eta 20 urte bitartekoei zuzendua badago ere, soberan diren tokiak helduagoei esleituko zaizkie. Irakasleak Juanito, Juanjo eta Miguel Angel Erdozia izango dira, eta…
Naturanitzean gozatzen: Artzainen bizimodua ezagutzeko mendi ibilaldia apirilaren 25ean

Hurrengo Naturanitzean Gozatzen irteera apirilaren 25ean, aterako da Altsasuko Dantzalekutik. Goizeko 10:00etan hasiko den familia arteko mendi ibilaldian artzainen bizimodua ezagutzeko izango da. Hiru orduko iraupena izango du eta zailtasun txikia. Izen ematea, apirilaren 21a baino lehen egin behar da: 948464866 …
Jarduera fisikorako orientatzaile bat hautzeko prozedura
Pertsona bat behar da jarduera fisikoko orientatzaile aritzeko, astean 18 orduko lanaldiarekin (irailetik uztailera), zerbitzuaren beharren arabera alda daiteke. Proben egutegia Curriculuma, eskaera eta memoria aurkeztea, apirilaren 12ko 14: 00ak arte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan edo sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean.…
Sakanako ondarea: etxeen izenak hitzaldia

Gure arbasoengandik jasotako ondareak nondik gatozen eta nor garen azaltzen digulako… ezagutu sakanako kultur ondare immateriala Jose Luis Erdozia Mauleonek Arakil ekialdeko etxeen izenak historian zehar (Ihabartik Aizkorberaino) hitzaldia emango du apirilaren 9an, 19:00etan, Ihabargo herriko etxean. Aforoa mugatua da. Eman izena…
Sakana Sutondotik ostegunero bideo berri bat

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Sakanako Garapen Agentziak eta Dastatu Sakanak elkarlanean antolatu dute Sakana Sutondotik kanpaina. Egitasmoak bi helburu ditu: Sakanako hizkerak zabaltzea eta Sakanako ekoizpen jasangarria eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzea. Eskualdeko hainbat eragile protagonista dituen bideo bat argitaratuko…
Etxarri Aranatzeko San Donato Ikastetxe Publikoko ikasleen bisita

Martxoaren 24an Etxarri Aranatzeko San Donato Ikastetxe Publikoak parada izan zuen Arbizuko Planta bisitatu eta ezagutzeko. Bisitaldia eskertu dute Hondakin Zerbitzuaren arduradunek eta aurrerantzean horrelako ekimen gehiago izanen direla iragarri dute.
Arbizuko XXIII. dualtloia
Martxoaren 27an jokatuko da Arbizuko XXIII. Duatloia arratsaldeko 15:30ean. Izen emateak martxoaren 22a arte hemen
Naturanitzean gozatzen: martxoak 28 guardetxetik trikuharriak eta mitologia ezagutzera

Hurrengo Naturanitzean Gozatzen irteera martxoaren 28an, 9:00etan aralargo Guardetxetik aterako da. Familia arteko mendi ibilaldia izango da trikuharriak eta mitologia ezagutzeko. Izen ematea, martxoaren 24a baino lehen egin behar da: 948464866 | 648070710 | kirolak@sakana-mank.eus | anitzartean@sakana-mank.eus Informazio osoa PDFan: 4.Jarduera









