Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Sakana Makerrek eta Sakanako jostunek jaso dute Sakana Saria

Eneko Olarra eta Maite Oiarbide saria jasotzeko unean Sakana Sariak, sari partekatua izan da. Sakana Makerrek eta Sakanako jostunek COVID19.ak sortutako beharren aurrean egindako auzolana saritu da. Sakana Maker ekimenak auzolanean Covidaren aurkako babes ekipamenduak fabrikatu ditu, eta Osasungintzan…
Mankomunitateko ur zerbitzuko ofizial izateko lanpostuaren prozedura

2020ko azaroaren 4a Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuan ofizal izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea du xede deialdi honek. Lanpostua aldi baterako izango da eta txanda kontratu moduan. Lan poltsa sortuko da hautapen prozesu hau gainditzen duten gainerako izangaiekin. Ikusi deialdiaren…
Kafe konpondu saioak

Ba al duzu hautsitako etxetresna elektrikorik? Txirrindula konpondu nahi duzu? Altzari zaharrak berritu nahi dituzu? Sakana birziklaketa laborategiaren eskutik hiru kafe konpondu saio antolatu dira 2020an. Izurdiagan,azaroaren 11an, elkartean, 17:30etatik, 19:30ra Irurtzunen, azaroaren 13an, plazako arkupean, 17:30etatik, 19:30ra Etxarrenen, azaroaren…
Sakana Sariak jasotzeko hautagaien zerrenda ezagutu du epaimahiak

Epaimahaiaren bilkura birtualaren une bat. Hurrenez, hurren, Patxi Xabier Razkin, Alfonso Nuin, David Oroz, Ainhoa Álvarez, Javier Artetxe eta Iker Manterola Sakanaren eta sakandarren elkarlanerako eta komunitatearen aldeko lanari aitortza egiteko asmoz sortu dira Sakana Sariak. Sakanan eragin sozial, ingurumeneko edo…
Hondakin Prebentziorako Europako Astea

Sakanako Mankomunitateak Hondakin Prebentziorako Europako Astearekin bat egiten du hainbat jarduera aurrera eramanez Jakinik hondakin hoberena sortzen ez dena dela, Sakanako Mankomunitateak hainbat jarduera proposatu ditu Hondakin Prebentziorako Europako Astearekin bat eginez. Alde batetik haraneko hainbat herritan kafe konpondu jarduera…
Jarduera Fisikoaren Orientazio zerbitzua
Sakanako jarduera fisikorako orientazio zerbitzuak gizarte aktiboagoa lortzea du xede eta Sakanako Mankomunitateak, lekuko osasun zentroek eta udalek elkarlanean sustatutako ekimena da. Helburu nagusia, edozein adineko pertsonen jarduera fisikoaren praktika handitzea da, egoneko bizimoduko aldiak murriztuz. Horretarako, pertsona bakoitzari egokitutako programak…
Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko 105 bat udal eta mankomunitatetako Euskara…
“ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza” martxan jarri dute Euskarabideak eta tokiko euskara zerbitzuek familiei baliabideak eskaini eta hauek ahalduntzeko

Adituekin hiru online saio eskainiko dira euskaraz zein gaztelaniaz seme-alabei hizkuntzetan laguntzeko, hauen autonomia eta motibazioa sustatu edo euskarazko sareko baliabide teknologikoak ezagutzera emateko Euskarazko irakaskuntzara hurbiltzen diren familiei harrera eta laguntza eskaini eta horiek ahalduntzeko online guraso eskola ekimena…
BikoTeka 2020-2021

2021ean idazle eta ilustratzaileak elkarrekin lanean jarriko ditugu berriz ere: liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da bosgarren edizio honetan. Lau egun eta erdiko tailerra gidatuko dute Harkaitz Cano eta Aitziber Alonsok. Urtarrilaren 25etik 29ra: Goizeko…
Azaroak 25erako programazio zabala prestatu da
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak, Sakanako Udalekin elkarlanean, sentsibilizazio kanpaina eta programazio berezia antolatu du azaroaren 25aren inguruan. “Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna” baita. Aforoak mugatuak direnez, aldez aurretik GONBIDAPENAK eskatu behar dira: berdintasuna@sakana-mank.eus helbidean HAIENGATIK, GUZTIONGATIK Diptikoa pdf-an








