Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Kirol monitoreen lan poltsa

Sakanako Mankomunitateak kirol monitoreak kontratatu nahi ditu bere jardueretarako. Eskaerak aurkezteko epea zehazteko dago konabirusaren alarma egoerak eraginda. Epea zehaztean jakinaraziko da. Eskaera enplegu bulegoan edo Mankeko erregistroan egin daiteke. Musikoterapia Igeriketa eta soinketa egokitua Emakumeen atletismo eskola Aizkora eskola…
IZAN ZIRELAKO JARRAITUKO DUGU! MARTXOAK 8

NAFARROAKO KANPAINA BATERATUA Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak programazio zabala prestatu du hurrengo hilabeterako Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren harira. Urteak dira Nafarroako zenbait tokiko entitateek kanpaina bateratuak sustatzen dituztela eta aurten estreinekoz, Sakanako Mankomunitateak beste 26 tokiko administrazioekin batera (tartean…
Hautetsiendako trebakuntza saioa

NORENDAKO DA? Sakanako zinegotzi eta alkateendako eta Euskara Batzordeetako kideendako. NOIZ IZANGO DA? Koronabisuraren zabalpena eteteko indarrean sartu diren neurrien eraginez, bertan behera geratuko da. Data berria dakigunean jakinaraziko dizuegu. NON IZANGO DA? Lakuntzan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan. NON EMAN BEHAR DA…
Aizkora eskola

Noiz? Martxoaren 3tik maiatzaren 8ra Asteko ze egunetan? Asteartea-ostirala: 19:30-20:30 Lekua? Etxarri Aranatz-en Prezioa? 55 € Adina?10-20 urte bitartekoak, tokia badago, helduagoak ere bai Izen ematea? Sakanako Mankomunitatean kirol zerbitzuan, otsailaren 25ean baino lehen 948-464866 kirolak@sakana-mank.eus Antolatzailea: Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua…
Ur kontagailuen irakurketak

Lakuntza, 2020ko otsailaren 13a Hurrengo ur- kontagailuen irakurketa eskuz egingo du Mankomunitateak honako herri hauetan: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza, Irurtzun. Etxe barruan dauden kontagailuak irakurtzeko etxeetatik pasako dira horretarako kontratatu diren enpresako langileak. Momentu horretan ez bazaudete etxean,…
Lasa Kirola – Saria – Sakanako XVI. atletismo kopa

Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen Sakanako Atletismo Kopako bost lasterketak burutu dira, eta hauek dira aurtengo txapeldunak: EMAKUMEZKOAK Erkuden San Martin Gonzalez Izaskun Beunza Azazeta Maite Zabaleta Gomez GIZONEZKOAK Javi Moreno Jorge Raul Audikana Arrese Jose Javier Maiza Begiristain Gainontzeko sailkapena…
Zer egin dezakegu Altsasu euskaldunagoa izan dadin?

Zer egin dezakegu Altsasu euskaldunagoa izan dadin? > Kike Amonarrizen hitzaldia Altsasun otsailaren 14an, 19:00etan Iortian. #euskarak365egun #euskaraldia
Gizon eta emakumeen arteko berdintasun plana

Sakanako Mankomunitateak, Berdintasun Zerbitzuak bultzatuta, “errotik Sakana parekidea” , Sakanako emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana diseinatzeko parte hartzeko prozesua martxan jarriko du ondorengo hilabeteetan. Pasaden astean aurkezu zuten Sakanako herrietako hainbat berdintasun zinegotzik eta Mankomunitateko berdintasun teknikaria den…
“Aspalditik gatoz, urrutira goaz” Euskarazko irakaskuntza – D eredua

Oharra sinatzen duten Toki-Erakundeek “Aspalditik gatoz, urrutira goaz. Euskarazko irakaskuntza. D eredua” goiburua duen kanpaina bultzatzen dute: https://youtu.be/VfLn8a7nfqQ Kartelen, bideo baten eta sare sozialetan zabaldutako komunikazioen bidez, euskarazko irakaskuntza oso interesgarria dela azaldu nahi diete familiei, hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen…
Sakanako mendi elkarteen egutegia – 2020

Sakanako mendi elkarteek antolatzen dituzten irteeren egutegi bateratua argitaratzen dute urtero. Honatx 2020koa PDFan: Mendi irteeren egutegia 2020








