Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Jarain! Eraso sexisten aurkako kanpaina

Uda iristearekin batera herrietako festen denboraldia ere heltzen da eta aurten, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak, estreinakoz “Eraso sexistarik gabeko festen” kanpaina, jarriko du abian. Aurtengo kanpainarendako aukeratutako lema: Jarain! Eraso sexistarik gabe Sakana libre! izan da. Honela, Sakanako festa guztietan indarkeriaren…
2019ko Etxepare Sariaren banatze-ekitaldia

Aurreko urte batzuetako lan sarituak. 2019ko ekainaren 21ean, goizeko 11:00etan, Iruñeko Kondestable jauregian jakinaraziko da haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi duten egileak eta lana zeintzuk diren. Saria bertan emanen zaie irabazleei.
Mankomunitateko hainbat lehiaketaren sari banaketa
Ekainaren 17an Lakuntzako kultur etxean Sakanako Mankomunitateak urtean zehar antolatutako hainbat lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Maria Markotegi sariak Lau sail ditu lehiaketak; booktubea, narrazioa, poesia eta komikia. Lehiaketak bost maila ditu: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako…
Turismo informatzaileak kontratatzeko hautatze prozeduraren onartuen eta baztertuen zerrenda

SAKANAKO MANKOMUNITATEARENDAKO 2 TURISMO INFORMATZAILE KONTRATATZEKO HAUTATZE PROZEDURAREN ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA Eskaerak osatzeko epea amaituta, lehendakariak onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda onartu du: ONARTUAK Unai Otermin Benito Garazi Ortiz García Ane Galarza Izagirre Maite Perurena Zubitur Iosune Díaz Arce Kitz Mendiola…
Turismo informatzaileen kontrataziorako prozeduran onartuak eta baztertuak

SAKANAKO MANKOMUNITATEARENDAKO 2 TURISMO INFORMATZAILE KONTRATATZEKO HAUTATZE PROZEDURAREN ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA Eskaerak aurkezteko epea amaituta, lehendakariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartu du: ONARTUAK Unai Otermin Benito Garazi Ortiz García BAZTERTUAK IZENA FALTA DEN DOKUMENTAZIOA Iban Maiz Alustiza…
Sakanako Mankomunitatean peoi-gidari izateko deialdi berri bat

Bigarren aldiz egiten den deialdi honen xedea, peoi-gidari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da Sakanako Mankomunitateko hondakinen atalean ari dadin. Lanpostua aldi baterako izango da eta txanda kontratu moduan. Lan-poltsa sortuko da hautapen-prozesu hau gainditzen duten izangaiekin, puntuazio ordenari zorrotz…
Sak-Uda kirol programa

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak udan gozatzeko hainbat kirol jarduera antolatu ditu. Ekainak 15 eta 16an hastapeneko surf ikastaroa antolatu da. Info osagarria hemen. Uztailean zehar, futbol campusak. Info osagarria hemen. Uztailaren 16an, Waterpolo eta uretako bolei saioa Uharte Arakilen. Eman…
Munduko Arrozak Irurtzunen, ekainaren 8an

Ekaianaren 8an larunbata, goizeko 10:00etatik aurrera Irurtzungo enparantzan Munduko Arrozen hamargarren edizioa ospatuko da. Brasil, Maroko, Peru, Senegal, Help-NA eta Irurtzungo jakiak dastatzeko aukera egongo da. Bestalde, zuzeneko musika ekitaldia eta haurrentzat, jolasak eta txapak egiteko tailerrak. Horrez gain aurtengo…
Atletismo Kopako lehenengo lasterketa egin da ZIORDIAKO VI. HERRI KROSA

GRAN PREMIO – LASA KIROLAK – SARIA SAKANAKO XVI. ATLETISMO KOPA Dagoeneko Sakanako Atletismo Kopako lehenengo lasterketa egin da ZIORDIAKO VI. HERRI KROSA, eta sailkapena honela dago: EMAKUMEZKOAK Izaskun Beunza Azazeta Erkuden San Martin Gonzalez Vanesa Galbete Rodriguez GIZONEZKOAK Javi Moreno…
OPAZANK! Sakanako euskalkietan egindako bideo lehiaketa

Adi! Lanak aurkezteko epea ekainaren 9ra luzatu dugu Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak OPAZANK bideo lehiaketa bat antolatu du. Koadrila, lan talde edo kolektiboei zuzenduta dago eta lanak, Sakanako euskalkiren batean edo euskalkietako esamoldeak erabiliz egin beharko dira. Gaia librea da,…








