Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Aralarren turismo informatzaile aritzeko bi lanpostu oposizio-lehiaketa

Deialdi honen helburua turismo informatzaile izateko bi lanpostu presazko prozeduraz betetzea da. Lanaldi osoa izanen du eta ekaina amaieratik irailaren bukaerara hiru hilabetez aritzeko da. Sakanako Mankomunitatea eta Garapen Agentziaren Turismo teknikariaren ardurapean, turismo informazio gunearen kudeaketa izango da betebeharra.…
Sakanko 2019ko irristaketako topaketa
Maiatzak 25, larunbata, 17:00etan, Altsasuko altzania kalean. Izen emateak: kirolak@sakana-mank.com eta 948464866, Sakana patin taldean eta Sutegi, Aitziber, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Uharte Arakilgo taldeetan. ANTOLATZAILEA: Sakanako Mankomunitatea LAGUNTZAILEAK: Sakana patin taldea, Sutegi, Aitziber, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Uharte Arakilgo taldeak Ibilbidea: Kartela: …
Bizikleta ibilaldi berezia | 2019

خروج بالدارجة، العاب تقليدية،ورشة لصيانة الدراجات، مقايضة للالعاب في ألساسوا Sakanako Mankomunitateko Kirol, Euskara, Berdintasun eta Immigrazio zerbitzuek elkarlanean, egun bikaina antolatu dute maiatzaren 26an Iturmendiko plazatik abiatuta. 9:30ean 2 orduko bizikleta ibilbide erreza. 11:30ean Auzatea eta kirol materialaren bilketa…
Elaide berria heldu da

www.elaide.eus euskaraz ikasten ari direnendako erreferentziazko webgune izatea bilatzen duen web orria. Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute elaide.eus webgunea, euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin. Baina zer esan nahi du Elaidek? ELAIDE hitzak bi…
Ikastetxe arteko XV. herri kirol topaketa

Aurten ere Ikastetxe arteko Herri Kirol topaketa aurkeztera gatorkizue. Froga konbinatua landuko da Sakanako ikastetxe guztietako ikasleen artean. Aurretik Kañamares aita-semeak trontza eta aizkora erakustaldia egingo dute. Topaketaren berezitasunak hauek izango dira: Eguna: Maiatzaren 15ean, asteazkena, goizeko 10:00etan hasi.…
Zer egin zurrumurru baten aurrean? Doako ikastaroa

Deseroso aurkitzen zara beste jatorri bateko pertsonenganako hizkera ofentsiboak entzutean? Haserre jartzen zara? Edota paperak galtzen dituzu hizkera horiei aurre egin nahian? Ba lasai. Ikastaro honekin, kontzientzia kritikoa piztuko dugu, hainbat talde sozialen inguruan dauden estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruen aurrean.…
Eskalada hobekuntza ikastaroa

IZENA EMATEKO EPEA LUZATU DA! EGUNAK: Maiatzak 24, 25 eta 26 ORDUTEGIA: Ostiralean, 18:00tatik 20:00tara Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan. Larunbata eta igandea 10:00etatik 18:00etara (Mankomunitatean gelditu eta kotxeak antolatuko dira. Eguneko bazkaria eraman beharko da) LEKUA: Uharte Arakil edo Egino ADINA: 14 urtetik aurrera…
Sakanako Herri Kirol eguna | 2019

Eguna: Apirilak 5. Igandea Ordua: Eguerdiko 11:30ean Lekua: Arruazu Antolatzailea: Sakanako Mankomuitateko Kirol Zerbitzua Laguntzaileak: Lakuntzako Udala, Nafarroako Gobernua eta Sakanako Herrikirolariak
2019ko futbol campusak | Neskak / mutilak

Lekua Neskak Altsasun Mutilak Uharte Arakilen Egunak eta adinak Uztailaren 1tik – 6ra. 2007-2008 -2009an jaioak. Uztailaren 8tik – 13ra. 2004-2005-2006an jaioak. Ordutegia Goizeko 9’30etatik – 14´00tara Izen emateak Gutxienez 14 partehartzaile eta gehienez 30 aste bakoitzean, izena eman ahala…
Triatloi Kanpusa

NON Zelandi Kirolgunea, Altsasu. Complejo deportivo Zelandi. EGUNAK ETA ADINAK Uztailaren 16tik 27ra. Astelehenetik ostiralera.8 urtetik 16ra. ORDUTEGIA 11`00 – 13`00 IZEN EMATERKO EPEAK ETA LEKUA Ekainaren 15arte edo lekuak bete arte Sakanako Mankomunitatea, kirol zerbitzua. 948-464866 Kirolak@sakana-mak.eus PREZIOA 40…








