Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Bizikleta eta jolas festa | 2018

خروج بالدارجة، العاب تقليدية،ورشة لصيانة الدراجات، مقايضة للالعاب في ألساسوا Sakanako Mankomunitateko Kirol, Euskara eta Immigrazio zerbitzuek elkarlanean, egun bikaina antolatu dute maiatzaren 27an Olatzagutiako Sarasate plaza inguruan. 9:30ean 2 orduko bizikleta ibilbide erreza. 11:30ean Kirol materialaren trukea (patinak, erraketak, bizikleta,…
2018ko eLe festa Altsasun, maiatzaren 5ean

Hemen da eLe festa, hirugarrenez. Sakanako AEK-k, Sakanako Mintzakide programak, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak eta Guaixe fundazioak antolatzen dute eLe festa, Altsasuko Gazte Asanbladak antolatzen duen Alde Zaharreko Euskal Festaren barruan. Larunbatean izanen da, 12:00etan, Foru plazan. Ekitaldiak izenean berean…
Euskaraldia. Sakanako ahalduntze saioa

Nafarroako hogei herri baino gehiagotan Euskaraldiaren aurkezpenak egin eta gero, bigarren urrats bat egiteko garaian gaude: ahalduntze saioak. Horiek horrela, Sakanan ere hitzordua jarri dugu: maiatzaren 9an, 17:00etan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan. Bertan talde motorrak osatu dituzten pertsonak elkartuko dira. Talde…
Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroa Oinez Fundazioak hitzarmena sinatu dute Txikiak Handi ekimena bultzatu asmoz

David Oroz, Sakanako Mankomunitateko presidenteak eta Josu Reparaz, Nafarroa Oinez Fundazioko idazkariak hizkuntza gutxituak sustatzea helburu duen Txikiak Handi ekimena bultzatzeko hitzarmena sinatu dute. Txikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezen proiektu…
Sakanako Ikastetxeen orientazio froga | 2018

Urtero bezala, bihar, apirilak 25, Orientazio froga burutuko dugu goizean zehar Arbizuko basoan (Sandindegi eta Zubat aldean). Sakanako ikastetxeetako DBH 4 (kasu gehienetan) eta 3.mailako ikasleek parte hartzen dute , baita Aguraingoek ere. Guztira 196 ikaslk parte hartiuko dute eta…
Kulturartekotasunaren II astea Irurtzunen

Apirilaren 16tik 23ra — Atakondoa ikastetxea, bertako guraso elkartea, Itxipuru taldea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Mankomunitatearen ANITZARTEAN kulturartekotasun zerbitzuak, bigarrengoz antolatu duen ekimenak hiru atal bereizi izango ditu: Apirilaren 16tik 20ra, Atakondoan, munduko 5 kontinenteetako hainbat kontu ezagutzeko aukera izango…
Sakanako Herri Kirol Jardunaldia | 2018ko udaberria

Eguna: Apirilak 15. Igandea Ordua: Eguerdiko 11:30ean Lekua: Lakuntza Antolatzailea: Sakanako Mankomuitateko Kirol Zerbitzua Laguntzaileak: Lakuntzako Udala, Nafarroako Gobernua eta Sakanako Herrikirolariak
Sakanako irristaketa topaketa | 2018

Apirilak 28, larunbata, 17:00etan, Otzagutiako kiroldegian Izen emateak: kirolak@sakana-mank.com eta 948464866 ANTOLATZAILEA: Sakanako Mankomunitatea LAGUNTZAILEAK: Olaztiko Udala, Sakana patin taldea, Sutegi, Aitziber, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Uharte Arakilgo taldeak
UEMAko udalekuetara joateko aukera Arbizu eta Etxarri Aranatzen

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Sakanan, Arbizu eta Etxarri Aranatzeko gazteek dute udaleku hauetara joateko aukera. Uztailaren 10etik 17ra…









