Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
EMAKUMEEN KIROL TOPAKETAK

Azaroak 10: Mendi irteera Nora? Haritz zaharren ibilbidea (Etxarri Aranatz) Noiz? 10:30-13:00 Oharrak: Ibilaldia haurrendako egokia (aulkitxoendako ez da erosoa) Eguraldi txarra badago: Saskibaloia eskolako frontoian. Bakoitzak bere gosaria eta ura eraman behar ditu. Azaroak 24: Zoru pelbikoa lantzeko…
SAKANAKO HIRI HONDAKINEN ESTRATEGIA 2025-2035

Sakanako Mankomunitatetik etorkizunari begira hiri-hondakinen kudeaketarako diseinatutako estrategiaren kontraste prozesu bat abiatu dugu. Zehazki, Sakanako herritarren ekarpenak bildu nahi ditugu, eskualdean sortzen ditugun hiri-hondakinen kudeaketa egokia ziurtatzen laguntzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatu dugu. Bertan, hondakinen estrategiaren ikuspegiarekin, lehentasunekin eta helburuekin…
EUSKAL KULTURAREKIN HITZORDUA: ESANEZIN AZAROAREN 9AN ALTSASUN

Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin. Berria Hedabideen Fundazioak, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak elkarlanean Iortia kultur gunean eskualde osorako euskarazko kultur ekitaldi bat antolatzen dute urtero. Ekitaldi guztiak, zuzenekoak eta helduei zuzenduak dira. Sarreretatik ateratako dirua Berria…
IRAKURKIDE ALTSASUN

Eguna: Urriak 25 Ordua: 18:30 Lekua: Altsasuko liburutegia. Aurretik izena-ematea beharrezkoa da.
ORHIKO TUNELA – IRATIKO ETXEAK MENDI IRTEERA

Ibilbidea: Orhiko tunela – Iratiko etxeak Eguna: Urriak 27 Ordua: 6:00etan Lekua: Olaztitik Izena emateko: 609 223 681 (Miguel) Izena emateko epea: Urriak 24 Sakanako mendizaleak eta Sakanako Mankomunitatea
LITERATUR SOLASALDIA

ZOO eleberriaren inguruko solasaldia Goiatz Labandibar idazlearekin. Eguna: Abenduaren 11 (asteazkena) Tokia: Altsasuko Iortia kultur gunean Ordua: 18:30 Antolatzaileak: Sakanako Mankomunitatea eta Altsasuko Itsasi euskaltegia.
BAI, BERO HANDIA DAGO ETA GU GARA!!
Urriaren 19an kafe-solasaldia 10:30ean Lakuntzako Liburutegian











