Martxoaren hasieratik aurrera Altsasuko garbigune finkoak ordutegi berria izango du. Astearte eta ostegunetan arratsaldeko ordutegia izango du. Ordutegi berria hau da: Astelehena, asteazkena eta ostirala: 9:00 – 14:30 Astearte eta osteguna: 13:00 – 18:30
Azken albisteak
BANDOA

Sakanako Mankomunitateak Sakanako hainbat herritako larrialdiguneetan amiantoa, obra- hondakinak eta hondakin industrialak era desegokian isuri izana salatu du agintari eskudunen aurrean. Hondakin hauek, horretarako prestatutako tokietatik kanpo botatzea debekatua dagoela gogoratzen da. Halaber, gogoratu behar da ere,…
ERA ESKOLA, GURASOENTZAKO TREBAKUNTZA 3. EDIZIOA ANTOLATU DUTE EUSKARABIDEAK ETA TOKI ENTITATEETAKO EUSKARA ZERBITZUEK

Saioak euskara ikasten duten haurren aita-amei zuzenduta daude euskaraz eta gaztelaniaz, interneten, eta informazioa eta baliabideak emateko familien intereskoak diren gaietako adituek landuta. Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako zenbait toki entitatek eskolan euskara ikasten duten haurren familientzako…
ELKARTASUN AZOKA OLAZTIN

Aurreko bilketatan lortutako materiala abenduaren 17an salduko da Olaztiko Frontoian eginen den II. Elkartasun Azokan 12etatik 14ak arte.
SARITUTAKO 2023KO SAKANAKO KIROLARI ONENAK

Lakuntzan egindako bilkuran, azaroaren 27an, Sakanako kirolaririk hoberenak aukeratu egin ziren. Hortik aparte, beste aipamen eta sariak ere banatu ziren. SARITUEN ZERRENDA Sariak, abenduaren 15ean, 19:30ean, Etxarri Aranazko Kultur Etxean banatuko dira.
GREBA FEMINISTA

Bihar, AZAROAK 30, “Zaintza eskubide kolektiboaren alde” lelopean deituta dagoen GREBA FEMINISTA orokorraren aurrean: Sakanko Mankomunitateak deialdiarekin bat egiten du (Greba honetako aldarrikapenak Mankomunitateak lantzen dituenekin bat egiten du). Ez ditu gutxieneko zerbitzurik ezarriko. Ez da jendaurreko arretarik eskeiniko. Antolatutako ekimen…
OPARITU EUSKARAZ!

2023ko Euskarazko Produktuen Katalogoa haur eta 12-16 urte bitarteko gazteentzat. EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA 2023-2024
SAKANAKO XXIII. XAKE TXAPELKETA

Abenduaren 16an 10:00etatik aurrera Sakanako XXIII. Xake Txapelketa eginen da Olaztiko Kultur Etxean.
ARTIKA-EZKABA-OLABE MENDI IBILALDIA

Sakanako Mendizaleak Artika-Ezkaba-Olabe mendi ibilaldia antolatu du abenduaren 10ean. Ibilaldia 16,46 kilometrotakoa izanen da. Ondoren bazkaria Uharteko igerilekuan eginen da. Olazititik abiatuko da goizeko 7:00etan Izena emateko: 609 223 681 (Miguel) – Abenduaren 6a (asteazkena) azken eguna izanen da.
ZERO ZAKAR ERREZETAK (1)

Basomutur Erretegiko Iñaki Urrestarazuk 3 errezeta proposatu dizkigu soberakinak aprobetxatzeko eta zakarra murrizteko. ZERO ZAKAR ERREZETAK (1)










