Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
AZAROAK 25 | IKUSTEN DUZU? GELDI EZAZU!

Aurten Sakanako Mankomunitateak eta zenbait Udalek elkarlanean azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, programazio bateratua antolatu dute azaroaren 17tik abenduaren 16ra. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA PROGRAMAZIOA BINOMIO. DESIOA ETA INDARKERIARI BUELTA BAT. PORNOA. Sexu…
GOROSTIETA -URROTZ MENDI IBILALDIA

Sakanako Mendizaleak Gorostieta-Urrotz mendi ibilaldia antolatu du azaroaren 19an. Ibilaldia 12 kilometrotakoa izanen da. Ondoren bazkaria Urgain Jatetxean eginen da. Olazititik abiatuko da goizeko 7:00etan Izena emateko: 609 223 681 (Miguel) – Azaroaren 16a azken eguna izanen da.
SAKANAKO XIX. PALA TXAPELKETA

Abenduaren 24tik 23ra Sakanako XIX. Pala Txapelketa antolatu da. Izena emateko bidali korreoa helbide honetara: kirolak@sakana-mank.eus
PIXOIHAL BERRERABILGARRIAK

Erabilera bakarreko pixohialen alternatiba ezagutu nahi baduzu azaroaren 13an Arbizuko Kattuka Haur Eskolan egingo den informazio saiora gerturatu zaitezke. Bertan esperientziak konpartitu eta zalantzak argituko dira. Animatu eta etor zaitez!!
PINTXO-POTE JASANGARRIA
Azaroaren 9an eta 10ean pintxo-pote jasangarria garatuko da Sakanan. Horretarako, bertako janari ekoizle eta janari dendak ostalaritzarekin harremanetan jarri ditugu beren produktuak truka ditzaten, eta horren emaitza erakutsi aprobetxamenduko produktuekin egindako pintxo-pote berezi batean. Honen bidez, Sakanako herritar, komertzio eta…
IRAKURKIDE, TXAKURREKIN IRAKURKETA TAILERRA, ALTSASUN

Azaroak 17, ostirala 18:30ean Altsasuko Liburutegian • 7 urtetik aurrera. • Aurretik liburutegian izena-ematea beharrezkoa da.
EUSKARARA HURBILTZEKO IKASTAROA

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak Euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute, dohainik. 60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera emanen die ikasleei. Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta,…
SAKANAKO MANKOMUNITATEKO HIZKUNTZA ETA KULTURARTEKO BITARTEKARIAREN DEIALDIA
Sakanako Mankomunitatearen lehendakariak, 2023ko urriaren 11ko ebazpenaren bidez, honako deialdia onartu du: hautaproben bidez Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuan hizkuntza eta kulturarteko bitartekari lanpostua, C mailakoa, aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia. Oinarriak hurrengoak dira: Lakuntzan, 2023ko urriaren 11an.–Lehendakaria,…
ASKOTARIKO SAKANA. ANIZTASUNA EREIN

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak Askotariko Sakana. Aniztasuna erein programaren barruan hainbat jardunaldi eta ekintza antolatu ditu: Urriak 19, osteguna 18:00etan Etxarri Aranazko Kultur Etxean hitzaldia “Sexu-aniztasuna hirietatik at” Hiruki larroxa (EUS) ——— Urriak 20, ostirala 18:30ean Urdiaingo liburutegian Aniztasunaren aldeko…









