
Sakanako Mankomunitateak zoru pelbikoa eta sabelaldeko giharrak indartzeko tailerra antolatu du Bakaikun. Saioan ariketa abdominal hipopresiboak eta bestelako teknikak landuko dira, arnasa-apnearen bidez egiten diren ariketak, zoru pelbikoa eta abdominalak sendotzeko.
Ariketa hauek adin guztietako emakumeentzat dira egokiak, bereziki kirolarientzat, umetokia edo maskuria eroria dutenentzat, erditu berri direnentzat edo pixa-galerak dituztenentzat.
Tailerra doakoa da.
Eguna: martxoak 28
Ordua: 10:00–12:00
Lekua: Bakaiku
Izen-ematea: kirolak@sakana-mank.eus · 683 34 38 54
Lekuak izen-emate ordenaren arabera beteko dira.