Azala

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Lantokian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Lantokian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Nafarroako Gobernuak 2026ko dirulaguntza deialdia argitaratu du, Nafarroako Foru Komunitateko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko. Laguntzak Nafarroan kokatutako lantokien jabe edo kudeatzaile diren pertsona juridiko pribatuentzat dira. Nafarroako enpresentzako euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak Deialdi honen bidez, enpresek eta…

Munduko Arrozen 10. edizioa maiatzaren 10ean ospatuko da Altsasun.

Munduko Arrozen 10. edizioa maiatzaren 10ean ospatuko da Altsasun.

Maiatzaren 10ean, igandea, Altsasuko Iortia plazan Munduko Arrozak Altsasun ekimenaren 10. edizioa ospatuko da. Eguraldi txarra eginez gero, jarduera Burunda frontoira lekualdatuko da. Eguna goizeko 10:00etan hasiko da, eta 12:00etan dantza saio bereziak izango dira urteurrena ospatzeko: Jauzi dantza taldea,…

Sakanako XX. Atletismo Kopa

Sakanako XX. Atletismo Kopa

Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…

Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko hitzaldia maiatzaren 12an Iortian

Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko hitzaldia maiatzaren 12an Iortian

Sakanako Mankomunitateak “Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko” hitzaldia antolatu du maiatzaren 12rako, Iortia Kultur Gunean, Sakana Eskualde Aktiboa programaren baitan. Jardueraren helburua eguneroko ohiturek osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean duten garrantziaz hausnartzea, eta ohitura horiek modu errealista eta egokituan hobetzeko gakoak eskaintzea…

Euskara ikastea doakoa izango da Sakanan

Euskara ikastea doakoa izango da Sakanan

Sakanako Mankomunitateak euskara ikasteko diru-laguntzak zabaltzea onartu du, herritarrei euskara ikasteko doakotasuna bermatzeko eta izapideak errazteko helburuarekin. Sakanako Mankomunitateak 2026ko apirilaren 16ko ohiko batzarrean hartu zuen erabakia, aho batez. Neurria EH Bildu eta Geroa Bairen arteko adostasunaren ondorioz onartu da,…

Troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak

Troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak

Sakanako Mankomunitateak troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du maiatzaren 17an, 30ean eta 31n. Ikastaroa jarduera honetan hasi nahi duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta oinarrizko ezagutza eta teknikak eskuratzeko aukera eskainiko du. Saioak Aiztondon, Artazulen eta Nafarroako beste…

Ongi etorri zikloa bueltan da Sakanan, harrera eta bizikidetza sustatzeko ekimenez beteta

Ongi etorri zikloa bueltan da Sakanan, harrera eta bizikidetza sustatzeko ekimenez beteta

Apiriletik ekainera bitartean, Ongi etorri zikloa berriz ere Sakanara itzuliko da, harrera, bizikidetza eta elkartasuna ardatz dituzten hainbat ekimenekin. Aurten, jarduerak Altsasu, Olazti eta Ziordi aldean egingo dira, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Aurtengo egitarauak, ohiko jarduerekin batera,…