Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Monitoreentzat oinarrizko futbol ikastaroa

Irailaren 18tik aurrera haurren futbol eskoletan dabiltzan edo ibiliko diren begiraleak formatzeko ikastaroa burutuko da Altsasun. Ikastaroak bi atal ditu: zati orokorra 18 ordukoa, eta futboleko espezifikoa 16 ordukoa. Zati orokorra aurrez aurre edo Online egin daiteke. Irakasleak Nafarroako Kirol…
XXXII. Altsasuko Krossa 2017

Otsailaren 19an eguerdiko 12:00etan 32. Altsasuko Krossa burutuko da Dantzaleku inguruan. Ibilbidea 4 kilometrokoa edo 8 kilometrokoa izan daiteke. Izen emateak 10 euro balio ditu eta kirolprobak.com wegunearen bidez egin daitezke edo egunean bertan, beti ere atletismo, mendi edo triatloi lizentzia…
Sakanako Aizkora Eskola martxoan izango da bueltan

Martxotik aurrera irekiko ditu ateak berriz ere Sakanako Aizkora Eskolak. Asteazkenetan 19:30etatik 20:30etara era larunbata goizetan 12:00etatik 13:00etara jo ta su ariko dira lanean Etxarriko Zalduko biden. Irakasle lanetan Juanito, Juanjo eta Miguel Angel Erdozia etxarriarrak ariko dira. Ikastaroa 10eta…
D eredua, formula borobila!

Otsailaren 13tik 17ra, heldu den ikasturtean lehen aldiz eskolatuko diren haurren aurrematrikulazio epea irekiko da. Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako beste toki entitate batzuekin batera, haurrak D ereduan matrikulatzearen aldeko gonbita luzatu die gurasoei. Izan ere, formula borobila da, D ereduan Nafarroako berezko…
Sakanako elurraren eguna

Eguna zehazteko dagoen arren, eskiaren eguna antolatu da Urbasan eta nahikoa elur egiten duenetik ospatuko da. Ipar eski eta erraketa ibilbidea, musher edo lera-txakur erakustaldia, norbere aburuz aritzeko aukera argazkitan, pasioan, trineoan… Autobus zerbitzua goiz osoan zehar izango da. Interesa duenak…
Ur Zerbitzuan ofizial lanposturako oposizio-lehiaketa. Behin betiko emaitzak

Urtarrilaren 19an epai mahai kalifikatzailea Mankomunitateko egoitzan bilduta, Ur Zerbitzuko oposizioaldiko bigarren proba (praktikoa) aurrera eraman da. Bigarren proba honetara deiuak ziren: Azkargorta Boal, Asier. Fenandez Garcés, Arturo. Garmendia Agirrezabal, Aitor. Irigoien Barandiaran, Arkaitz. Labiano del Río, Iñigo. Proba orden alfabetikoan…
Babestu ezazu ur-instalazioa izozteetatik eta tenperatura baxuetatik

Hurrengo egunetarako iragarritako tenperatura baxuak direla eta, komenigarria da zure ur-hodiak, kontagailuak eta instalazioak babestea. Izan ere, zero azpiko tenperaturek ur-instalazioak kaltetu egin ditzakete, baldin eta behar bezala isolatuta ez badaude. Babes-neurri horiek neguko hilabeteetan oro har hartzea komeni da. Nola prebenituko…
Album ilustratu bat sortzeko helduendako lantegia

Otsailaren 11n, larunbatean, goizeko 10:30etik 13:30era, heldeuei zuzenduriko album ilustratuak sortzeko tailerraz gozateko aukera egongo daArbizuko liburutegian. Tailerra Yolanda Arrietak eta Aitziber Alonsok emango dute. Izen emateko epea otsailaren 3an bukatuko da. Izen emateak telefonoz 948 017777 edo e-mail bidez liburutegia@arbizu.eus egin daitezke. Lantegia…
Maria Markotegi sariak

Berriz ere Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea ireki da; aurten, martxoaren 17an bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek ilustrazioa, poesia, komikigintza eta narrazio laburra ikasleen artean sustatzeko helburua dute. Ilustrazio saila lehen hezkuntzako txikienei zuzendua dago. Angel Lertxundiren bi…
Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako nanoipuin lehiaketa

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen…








