Albisteak

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Haurren aurkako indarkeriaren prebentzioa eta babesa kirolean

Haurren aurkako indarkeriaren prebentzioa eta babesa kirolean

Azaroak 28an, 18:30etik 20:30era, Etxarriko Kultur Etxean izango da “Haurren aurkako indarkeriaren prebentzioa eta babesa kirolean” izeneko hitzaldia. Ekitaldia gazteleraz izango da, eta Iñaki Alonso Romero izango da hizlaria, kirolean haurren aurkako indarkeriaren prebentzioan aditua. Hitzaldian honako gaiak landuko dira:…

Emakumeentzako kirol topaketak: Yoga Hormonala Irurtzunen

Emakumeentzako kirol topaketak: Yoga Hormonala Irurtzunen

Azaroaren 22an, Irurtzuneko Pikuxarren, emakumeentzako kirol topaketa berezi bat ospatuko da: Yoga Hormonala. Saio honetan parte-hartzaileek aukera izango dute ongizatea eta energia orekan jartzeko, gorputzaren erritmo naturalarekin konektatuz. Jarduera doakoa izango da eta zaintza zerbitzua eskainiko da, parte-hartzaile guztien parte-hartzea…

Sakanako Kirolari onenak 2024-2025

Sakanako Kirolari onenak 2024-2025

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak abiarazi du “Sakanako Kirolari onenak 2024-2025” ekimena, gure eskualdeko kirolarien eta taldeen lana aitortu eta balioan jartzeko helburuarekin. Kirol elkarteek, erakundeek, ikastetxeek zein norbanakoek jada aurkez ditzakete proposamenak denboraldi honetako kategorietara online galdetegi baten bidez. Kategoriak…

Emakumeentzako autodefentsa tailerra Olaztin

Emakumeentzako autodefentsa tailerra Olaztin

Azaroaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara, Olaztiko Sutegi Gimnasioan emakumeentzako defentsa pertsonal eta autobabes tailerra egingo da. Jarduera hau Sakana Mankomunitateak antolatu du, eta Olaztiko Udala eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak laguntzen dute. Tailerraren helburua da emakumeek arrisku egoerak identifikatu…

Larunbat eta jai egunetarako hondakin zerbitzuko lan-poltsa berria sortu du Sakanako Mankomunitateak

Larunbat eta jai egunetarako hondakin zerbitzuko lan-poltsa berria sortu du Sakanako Mankomunitateak

Deialdia: Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzuan larunbat eta jai eguentan lan egiteko lan-poltsa baten sorrera Sakanako Mankomunitatearen lehendakariak, 2025eko urriaren 15ean 500 zenbakidun ebazpenaren bidez, honako deialdia onartu du: oposizio-lehiaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuko bilketan larunbat eta jai egunetan lan…

Euskarara hurbiltzeko ikastaroa Lakuntzan

Euskarara hurbiltzeko ikastaroa Lakuntzan

Lakuntzako Udalak eta Sakanako Mankomunitateak, Euskararen Zerbitzuaren bidez, euskara hurbiletik ezagutzeko ikastaro berri bat jarriko dute martxan. Helburua da herritarrei euskararekin lehen kontaktua erraztea, eguneroko egoeretan komunikatzeko oinarrizko tresnak emanez eta komunitatean parte hartzeko aukerak zabalduz. Datu nagusiak Datak: 2024ko…

Euskara praktikatu nahi? Eman izena doan Mintzakiden!

Euskara praktikatu nahi? Eman izena doan Mintzakiden!

Ikasturte hasierarekin batera, Sakanako mintzapraktika taldeak martxan jartzera doaz. Euskara praktikatu nahi baduzu, ez galdu aukera eta eman izena doan Sakanako Mintzakiden! Praktikatuz ikasten da Hizkuntzak erabiliz ikasten dira. Beraz, euskararen ikas-prozesua bizkortzeko eta aberasteko, euskara praktikatu behar da. Batzuetan,…

Sakanako XIX. Atletismo Kopa – Klasifikazioa

Sakanako XIX. Atletismo Kopa – Klasifikazioa

Ergoinean ospatutako XIX. Biraren ostean, Sakanako XIX. Atletismo Kopako sailkapena eguneratu da. Hirugarren lasterketa honen ondoren, puntuazioak estu-estuan doaz bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan. Emakumeen sailkapena: Gizonezkoen sailkapena: Oharra Sailkapen hau antolatzaileek bidalitako lasterketaren sailkapenaren arabera egina dago. Akatsen bat ikusten…

Kirol Egokitua Sakanan

Kirol Egokitua Sakanan

Urriaren 2tik maiatzaren 28ra bitartean, Kirol Egokitua eskainiko da Sakanan, pertsona guztien beharretara moldatutako jarduera fisikoak eta kirolak egiteko aukera emanez. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da ikastaro osoarengatik. Jarduerak eta ordutegiak Igeriketa: Astelehenero, 16:45etik 17:45era, Arbizuko kiroldegian. Soinketa/Gimnasia: Ostegunero, 16:30etik…