Anitzartean

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Munduko Jolasak ospatuko dira ekainaren 7an Olaztin

Munduko Jolasak ospatuko dira ekainaren 7an Olaztin

Ekainaren 7an, igandean, 12:00etatik aurrera, Munduko Jolasak izango dira Olaztin. Herriko hainbat gunetan egingo den ekimen parte-hartzaile eta ez-lehiakorraren bidez, munduko hainbat lekutako jolasak ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Ekimena Akelarre Ludotekaren eta Anitzartean zerbitzuaren eskutik antolatu da,…

Sakanako emakumeentzako doako irteera Zumaiara

Sakanako emakumeentzako doako irteera Zumaiara

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean, Berdintasuna, Euskara eta Kirol zerbitzuek Zumaiara egun osoko irteera antolatu dute ekainaren 6rako, Emakumeentzako Kirol Topaketen ikasturte bukaera ospatzeko. Irteera Sakanako jatorri anitzeko emakumeei zuzenduta dago, Emakumeak Kirolean Lagun programaren barruan. Ikasturtean zehar yoga hormonala, dantza integrala…

Elkartasuna ehuntzen Palestinarekin: joskintza tailer solidarioa Irurtzunen

Elkartasuna ehuntzen Palestinarekin: joskintza tailer solidarioa Irurtzunen

Maiatzaren 16an, Irurtzungo Foru plazak Palestinarekiko elkartasuna adierazteko hitzordu berezia hartuko du. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, joskintza tailer solidarioa egingo da, herritarrei modu sortzaile, parte-hartzaile eta kolektiboan ekarpena egiteko aukera eskainiz. Joskintza tailer solidarioa Palestinaren alde Ekimen honek elkartasuna ekintzara eramatea…

Munduko Arrozen 10. edizioa maiatzaren 10ean ospatuko da Altsasun.

Munduko Arrozen 10. edizioa maiatzaren 10ean ospatuko da Altsasun.

Maiatzaren 10ean, igandea, Altsasuko Iortia plazan Munduko Arrozak Altsasun ekimenaren 10. edizioa ospatuko da. Eguraldi txarra eginez gero, jarduera Burunda frontoira lekualdatuko da. Eguna goizeko 10:00etan hasiko da, eta 12:00etan dantza saio bereziak izango dira urteurrena ospatzeko: Jauzi dantza taldea,…

Ongi etorri zikloa bueltan da Sakanan, harrera eta bizikidetza sustatzeko ekimenez beteta

Ongi etorri zikloa bueltan da Sakanan, harrera eta bizikidetza sustatzeko ekimenez beteta

Apiriletik ekainera bitartean, Ongi etorri zikloa berriz ere Sakanara itzuliko da, harrera, bizikidetza eta elkartasuna ardatz dituzten hainbat ekimenekin. Aurten, jarduerak Altsasu, Olazti eta Ziordi aldean egingo dira, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Aurtengo egitarauak, ohiko jarduerekin batera,…

Irurtzunen elkartasun eguna: azoka solidarioa eta MANUELA proiektuaren aurkezpena

Irurtzunen elkartasun eguna: azoka solidarioa eta MANUELA proiektuaren aurkezpena

Irurtzunen bi ekimen antolatu dira aste honetan helburu solidarioarekin, biak MANUELA proiektuarekin lotuta. Martxoaren 26an, 19:00etan, Pikuxarren, MANUELA proiektuaren aurkezpena egingo da. Ugandan garatzen ari den ekimen honen nondik norakoak azalduko dira bertan, eta herritarrek proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango…

Bigarren Eskuko Elkartasun Azokak eta Elkartasunezko Bilketak martxan

Bigarren Eskuko Elkartasun Azokak eta Elkartasunezko Bilketak martxan

Azken urteetan bezala, aurten ere martxan dira Bigarren Eskuko Elkartasun Azokak prestatzeko Elkartasunezko Bilketak. Ekimenaren helburua bikoitza da: alde batetik, egoera onean dauden objektuei bigarren bizitza ematea; bestetik, elkartasun proiektuak babestea. Bilketak bi herritan egingo dira: Altsasun, ostiralero, 11:00etatik 13:00etara,…

Emakumeak kirolean: dantza integrala eta sabel dantza Iturmendin

Emakumeak kirolean: dantza integrala eta sabel dantza Iturmendin

Emakumeak kirolean lagun programaren barruan, emakumeentzako kirol topaketa bat antolatu da, dantza integrala eta sabel dantza ardatz hartuta. Jarduerak mugimendua eta gorputzaren adierazpena lantzeko aukera eskainiko du, giro parte-hartzaile eta atsegin batean. Topaketa urtarrilaren 31n, 10:00etatik 13:00etara, egingo da Iturmendiko…

Azaroaren 20an ospatuko da VI. Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketaren sari banaketa

Azaroaren 20an ospatuko da VI. Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketaren sari banaketa

Datorren azaroaren 20an, 17:00etan, Irañetako udalean ospatuko da VI. Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketaren sari banaketa. Aurten, lehiaketak parte-hartze historikoa izan du, 50 ipuin aurkeztu dira, inoiz baino gehiago. Ekitaldian, sariak Pantxika Lamourk emango ditu, eta bertan izango dira Irañetako…

Emakumeentzako kirol topaketak: Yoga Hormonala Irurtzunen

Emakumeentzako kirol topaketak: Yoga Hormonala Irurtzunen

Azaroaren 22an, Irurtzuneko Pikuxarren, emakumeentzako kirol topaketa berezi bat ospatuko da: Yoga Hormonala. Saio honetan parte-hartzaileek aukera izango dute ongizatea eta energia orekan jartzeko, gorputzaren erritmo naturalarekin konektatuz. Jarduera doakoa izango da eta zaintza zerbitzua eskainiko da, parte-hartzaile guztien parte-hartzea…