Martxoaren hasieratik aurrera Altsasuko garbigune finkoak ordutegi berria izango du. Astearte eta ostegunetan arratsaldeko ordutegia izango du. Ordutegi berria hau da: Astelehena, asteazkena eta ostirala: 9:00 – 14:30 Astearte eta osteguna: 13:00 – 18:30
Azken albisteak
Elkartasuna ehuntzen Palestinarekin: joskintza tailer solidarioa Irurtzunen

Maiatzaren 16an, Irurtzungo Foru plazak Palestinarekiko elkartasuna adierazteko hitzordu berezia hartuko du. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, joskintza tailer solidarioa egingo da, herritarrei modu sortzaile, parte-hartzaile eta kolektiboan ekarpena egiteko aukera eskainiz. Joskintza tailer solidarioa Palestinaren alde Ekimen honek elkartasuna ekintzara eramatea…
Sakanako ikastetxeetako 6. mailako ikasleek XIX. Herri Kirol Topaketan parte hartuko dute Arbizun

Maiatzaren 13an, asteazkenean, Sakanako ikastetxeen arteko XIX. Herri Kirol Topaketa ospatuko da Arbizuko pilotalekuan, Sakanako Mankomunitateak antolatuta. Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako 200 ikasle baino gehiago elkartuko ditu. Topaketan Sakanako hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute,…
Lantokian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Nafarroako Gobernuak 2026ko dirulaguntza deialdia argitaratu du, Nafarroako Foru Komunitateko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko. Laguntzak Nafarroan kokatutako lantokien jabe edo kudeatzaile diren pertsona juridiko pribatuentzat dira. Nafarroako enpresentzako euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak Deialdi honen bidez, enpresek eta…
Munduko Arrozen 10. edizioa maiatzaren 10ean ospatuko da Altsasun.

Maiatzaren 10ean, igandea, Altsasuko Iortia plazan Munduko Arrozak Altsasun ekimenaren 10. edizioa ospatuko da. Eguraldi txarra eginez gero, jarduera Burunda frontoira lekualdatuko da. Eguna goizeko 10:00etan hasiko da, eta 12:00etan dantza saio bereziak izango dira urteurrena ospatzeko: Jauzi dantza taldea,…
Sakanako XX. Atletismo Kopa

Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko hitzaldia maiatzaren 12an Iortian

Sakanako Mankomunitateak “Ohiturak hobetu, hobeto bizitzeko” hitzaldia antolatu du maiatzaren 12rako, Iortia Kultur Gunean, Sakana Eskualde Aktiboa programaren baitan. Jardueraren helburua eguneroko ohiturek osasunean, ongizatean eta bizi-kalitatean duten garrantziaz hausnartzea, eta ohitura horiek modu errealista eta egokituan hobetzeko gakoak eskaintzea…
Orientazio Proba egin dute Arbizuko basoan 122 ikaslek

Apirilaren 21ean Orientazio Proba egin zen Arbizuko basoan, Sandindegi eta Zubat inguruan. Jardueran Sakanako eta inguruko ikastetxeetako 122 ikaslek hartu zuten parte, DBH 4. mailakoek nagusiki, eta kasu batzuetan DBH 3. mailakoek ere bai. Proban, ikasleek orientazioarekin lotutako trebetasunak landu…
Euskara ikastea doakoa izango da Sakanan

Sakanako Mankomunitateak euskara ikasteko diru-laguntzak zabaltzea onartu du, herritarrei euskara ikasteko doakotasuna bermatzeko eta izapideak errazteko helburuarekin. Sakanako Mankomunitateak 2026ko apirilaren 16ko ohiko batzarrean hartu zuen erabakia, aho batez. Neurria EH Bildu eta Geroa Bairen arteko adostasunaren ondorioz onartu da,…
Altsasuk 9. Ele Festa hartuko du maiatzaren 2an

Maiatzaren 2an, 12:00etatik aurrera, 9. Ele Festa ospatuko dugu Altsasuko Gure Etxea aurrean. Egitarauaren ardatza mintzodromoa izango da, eta euskara praktikatu nahi duen oro dago gonbidatuta. Gai-jartzaile lanetan, gainera, Sakanako bertsolariak ariko dira. Ondoren, “Colla Castellera, Jove de Barcelona” taldearen…
Troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak

Sakanako Mankomunitateak troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du maiatzaren 17an, 30ean eta 31n. Ikastaroa jarduera honetan hasi nahi duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta oinarrizko ezagutza eta teknikak eskuratzeko aukera eskainiko du. Saioak Aiztondon, Artazulen eta Nafarroako beste…







