Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hitzaldi – lantegia | Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen

Karla Fernández de Gamboa Vázquezek, Hezkuntzan doktorea, EHUko irakaslea eta album ilustratuetan adituak, martxoaren 30ean  “Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen” hitzaldi-lantegia eskainiko du Arbizuko Kattuka Haur eskolan arratsaldeko 17:30etatik, 19:00etara.

0-6 urte bitarteko umeendako gomendagarriak diren album ilustratuak aukeratzeko irizpideak, horiek irakurtzean kontuan hartu beharreko elementuak eta nola jardun azalduko du tailergileak.

Guraso, irakasle, irakasle-gai, hezitzaile, zaintzaile eta bitartekariendako edo haur literatura gustuko duen edonorendako pentsatuta dago lantegia.

Lantegian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik euskara1@sakana-mank.eus helbidean.