Artilearen bilketa berria

abuztua 24, 2021

Aurreko urtean bezalaxe Sakanako Mankomunitateko Hiri Hondakin Zerbitzuak artilearen bilketa egingo du. Maiatzaren 10, 11 eta 12an lehendabiziko bilketa egin zen eta orain abuztuaren 26, 27, 30, 31 eta irailaren 1ean, azkeneko bilketa burutuko da.

Artilea ekartzeko prest dauden artzaiak aste honetan eta hurrengoan (ostegun, ostiral, astelehen, astearte eta asteazkenean), goizeko 7:30etatik 14:00etara Arbizuko Hondakin kudeaketa Gunera, UtzubarEKOgunera, ekartzeko aukera izango dute. Artilea sakatan sartu gabe ekartzea gomendatzen dugu. Bestela zakutan edo sakatan ekarri ezkero deskargatzerakoan granelean utzi beharko da. Ekarritako kantitatea baskulan pisatuko da eta horren arabera ordainaraziko da, Artaxoako Konpost Plantako tasari aurre egiteko, hara eramango baita egituratzaile bezala erabilita konpost bilakatzeko. Hondakina lehengai bilakatzen lagundu nahi dugu ekonomia zirkularra sustatuz, ardien ilea ongarri bihurtuko delarik.

Zerbitzuaren berri jakin nahi duenak 900 730 450 doako telefonora dei dezake


<< atzera