Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AZAROAK 25. “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna”

Aurten, estreinakoz Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak, Sakanako Udalekin elkarlanean  azaroaren  25aren inguruan, sentsibilizazio kanpaina bat  jarriko du abian. Erakunde honen konpromisoa da  emakumeen eta gizonen arteko harreman ez orekatuen eta ezberdintasunen kontra era aktiboan lanean jarraitzearena, hauek indarkeriaren hazitegi dira eta. Horrekin batera, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurrean erantzuteko konpromisoa berresten du.

NAFARROAKO KANPAINA BATERATUA
Aurreko urtetan bezala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna den azaroaren 25a dela eta, Nafarroako Toki Entitate batzuek, aldarrikapen komuna kaleratu dute eta “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO UDALAK” kanpainari atxikimendua erakutsi nahi duten gainerako udalen eskura jartzen dute. Kanpaina honek Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntza jasotzen du urtero eta aurten azaroaren 14an aurkeztu da Iruñean INAP-en.

Aurtengo kanpainarako aukeratu den lema MUGITU! da.

Bide luzea egin dugu, eta badugu oraindik zer ibilia. Ibilbide horretan gizon askok egin dute bat berdintasun-aldarrikapenekin. Horregatik, bada, bereziki gizonei dei egin nahi diegu Azaroaren 25 honetan, mobilizatzen segi dezaten, eta, batez ere, MUGI DAITEZEN. MUGITU eta emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinen konplizeak izateari utz diezaiotela, MUGITU eta aurrera egin dezatela oinordetzan jasotako pribilegioei uko egiteko, MUGITU emakumeen eta gizonen arteko asimetria eta desparekotasuna birsortzen dituzten botereguneetatik, MUGITU benetako berdintasunaren aldeko borrokari zein jardunari egiten zaizkien gero eta eraso gehiagoren aurrean, MUGITU emakumeak etengabe berbiktimizatzen dituzten kuestionamendu matxisten aurrean, MUGITU genero-estereotipoak birsortzen ez dituzten maskulinitate-ereduetara, MUGITU izututa dabiltzan emakumeen bidegabekeria-egoera larriaren aurrean. Eta ez daitezela mobilizazioetan bakarrik aritu, ez ditzatela babestu bakarrik indarkeria jasaten duten emakumeak. MUGI DAITEZELA!

Azaroak 25eko programazioa Sakanan

BARATZE KRITIKOA ERAKUSKETA

Azaroak 19-21 Olaztiko liburutegian

Azaroak 22-25 Irurtzungo liburutegian

Azaroak 27 Arbizuko Udaletxean

Azaroak 28-29 Etxarriko plazako estalopean

Nekazaritza sistema ulertzeko oinarrizko ideiak eta eredu nagusiei eta ordezko aukerei buruzko informazioa biltzen duen panel bidea. Egungo elikadura ereduaren mitoak, merkataritza hitzarmenak, migrazio mugimenduak, emakume nekazariak eta elikadura burujabetza inguruko gaiak jorratzen dira bertan.

(Sakanako Garapen Agentziak eta Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta)

AZAROAK 19

19:00etan Olaztiko Kultur etxean

Mugarik gabe Nafarroa

Feminismoa eta Elikadura Burujabetza.  Tailerra eta Erakusketa.

(ERD)

AZAROAK 20

18:00etan, Altsasuko Iortia Kultur gunean

JARAIN.app! Lan saio publikoa

Jarain.app! Indarkeria matxistarik gabeko Sakana aplikazioaren las saio publikoa.

AZAROAK 22 eta 29

17:00-20:30 Etxarri Aranatz

AUTODEFENTSA FEMINISTA tailerra-EMAGIN

Neska-emakumeen ahalduntzea.

-Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Nola identifikatu?

-Gure eskubideen gainean kontzientziatu behar dugu

-Zein dira emakumeen aurkako indarkeriaren erroak?

-Erantzuna. Nola erantzun indarkeria egoerei?

Izena eman berdintasuna@sakana-mank.eus (azaroak 18a baino lehen)

 

AZAROAK 22

22:00etan Etxarri Aranatz. Velma eta Cris antzezlana Udalak antolatuta

22:30ean Olaztin. Velma y Cris antzezlana Udalak antolatuta

AZAROAK 23

19:00etan Irurtzungo Kultur etxean

Cine Forum: “Mustang” (Zuzendaria / Deniz Gamze Ergüven, Francia 2015) (ERD)

María Castejón Leorzarekin zine foruma, Ikusentzunekoan eta genero irudikatzean aditua.

AZAROAK 25

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Elkarretaratzeak Sakanako herrietan

AZAROAK 26

17:00etan Olaztiko ludotekan

Izaskun Mujika ipuin kontalaria

“Gorputz osoko ipuinak”

Izaskun Mujika

Izaskun Mujika aktore, narratzaile eta dramatizazio irakaslea da. Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen Arte Dramatikoko ikasketak eta bere ikaskuntza, interpretazio, antzerki pedagogia, clown edo maskara kurtsoekin osatzen du.

GORPUTZ OSOKO IPUINAK. “Kandida oso neska zintzoa da, denak daude pozik berarekin. Denak, Kandida bera izan ezik. Ez da sentitzen eta pentsatzen duena adierazten ausartzen eta ez da bere burua defendatzeko gai sentitzen. Egun batean dena aldatzen da Kandidaren bizitzan, berak esaten ez duen guztia bere gorputzean jaiotzen den bigarren aho batek esango baitu…” Genero berdintasuna, autoestima, elkarrenganako errespetua, besteak beste, jorratzen dituzten ipuin dibertigarriek osatzen dute ipuin sorta hau.

AZAROAK 27

19:00etan Arbizuko Udaletxean

Samara Velte.  “Nik sinisten dizut”. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua  liburuaren aurkezpena eta hizketaldia

Nik sinesten dizut ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.

AZAROAK 30

17:30ean Lakuntzako Kultur Etxean

“Libre zu, libre ni” mikromusikala. Musas y fusas

Libre zu, libre ni, mikromusikal baten formatua daukan ikuskizuna da, non gizartean aurkitu ditzakegun hainbat egoera zein jarrera matxisten islada aurkezten da.

AZAROAK 30

19:30ean Lakuntzako Kultur etxean

Zine foruma-Volar. Inma Mata dokumentalaren protagonistetako batekin solasaldia

Emakunde.

Zuzendaria eta Gidoia:  Bertha Gaztelumendi

Produkzioa :Silvia Mendibil

Argazkia: Marino Pardo

Sinopsia: Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasa dute  elkarrekin, landan, euren  egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei  eta gizarteari.