Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Maria Markotegi Sariak 2023ko deialdia

OINARRIAK

Parte hartzaileak: Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea Sakanan duten ikasleek har dezakete parte. 

Sailak: Lehiaketak lau sail izanen ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea. 

Kategoriak: Lehiaketan honako kategoria hauek bereiziko dira:

a) LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.

b) LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena.

c) DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena.

d) DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.

Lanak aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 5ean bukatuko da. Lehiaketan parte hartzeko lanak ikastetxeek aurkeztu ahal izanen dituzte ikasleen izenean. 

Lanak aurkezteko modua: Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira antolakuntzak banatutako ereduan idatzirik. Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen goitizena, saila eta kategoria. Ezin izanen dira lanak multzoka aurkeztu, hau da, lan bakoitzak bere gutun-azala eta bere plika izanen ditu. Lanak Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako bulegoan aurkeztuko dira.

Beste aukera bat da lanak Internet bidez formulario honen bidez bidaltzea: https://sakana-mank.animsa.es/eu/euskera-maria-markotegi/

Booktubeak USB batean entregatuko dira edo, bestela, Wetransfer bidez bidaliko dira euskara1@sakana-mank.eus helbidera. Egileen datuak aparteko fitxategi batean bidaliko dira.

Baldintzak: 

a) Lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira.

b) Gaia librea izanen da booktubeetan izan ezik. Horietan irakurritako euskarazko liburu bat aurkeztuko da. Liburuaren titulua, egilea(k) eta argitaletxea aipatuko dira betiere. 

c) Ez dira bertsopaperak ametituko.

d) Lanek ondoko luzera izanen dute: 

Kategoria

Narrazio laburra

Poesia

Komikia

Booktubea

A

Orrialde 1 gutxienez

4 orrialde gehienez

10 lerro gutxienez

50 lerro gehienez

Orrialde 1 gutxienez 

2 orrialde gehienez

B

2 orrialde gutxienez

5 orrialde gehienez

20 lerro gutxienez

50 lerro gehienez

Orrialde 1 gutxienez 

3 orrialde gehienez

C

3 orrialde gutxienez

6 orrialde gehienez

30 lerro gutxienez

80 lerro gehienez

2 orrialde gutxienez 

4 orrialde gehienez

1,5 minutu gutxienez 

2 minutu gehienez

D 

4 orrialde gutxienez

7 orrialde gehienez

40 lerro gutxienez

80 lerro gehienez

2 orrialde gutxienez 

5 orrialde gehienez

1,5 minutu gutxienez 

3 minutu gehienez

e) Narrazio laburrak eta poemak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira. 12 puntuko hizki-tamaina erabiliko da.

f) Komikiak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztuko dira. Ez dira onartuko ordenagailuz egindako lanak. Aholkatzen da DinA3 tamainakoak egitea, ongi ikusi ahal izateko testuak.

g) Lanak bakarkakoak izanen dira, booktubeak izan ezik. Horiek binaka egin ahal izanen dira. Ez dute zertan biek agertu bideoan.

Sariak: Aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute. Guztira hogeita zortzi sari izanen dira: 

Kategoria

Saria

LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena > A

2 sari

Sakanako liburu denda batean erabiltzeko txartela (50 €)

LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena > B

2 sari

Sakanako liburu denda batean erabiltzeko txartela (70 €)

DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena > C

2 sari

Sakanako liburu denda batean erabiltzeko txartela (90 €)

DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena > D

2 sari

Sakanako liburu denda batean erabiltzeko txartela (110 €)

Sari banaketa: Ahal izatera, sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da. Datu Pertsonalak Babesteko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoa betetzeko, adingabeen kasuan, parte-hartzaileen gurasoek edo tutoreek onartu egiten dute parte-hartzaileei argazkiak ateratzea sari banaketa ekitaldian Sakanako Mankomunitateko euskarri komunikatiboetan zein hedabideetan zabaltzeko. Horretaz gain, baimena ematen dute saritutako bideoak sari banaketan plazaratzeko. Adinez nagusiak direnen kasuan, haiek beraiek izanen dira baimena emango dutenak.

 

Argitalpena: Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, paperean zein webgunean, betiere egileen izenak adieraziz. 

Epaimahaia: Epaimahaiko kideak Sakanako Mankomunitateko lehendakariak izendatuko ditu. Aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango lirateke. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu ahal izanen dira lan batzuen artean. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

Datuen babesa: Sakanako Mankomunitateak bermatzen du datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia beteko duela, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen baita. Orobat, pertsona fisikoen babesari dagokionez, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoa beteko da.

Sakanako Mankomunitatea da lehiaketa kudeatzeko eta saria emateko xedez erabiliko diren datu pertsonalen arduraduna. Ez da daturik lagako legeak hala aginduta izan ezik. Parte hartzaileen guraso zein tutoreek eskubidea dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko —zuzenak ez badira— eta horiek ezabatzeko erregistro orokorrera edo egoitza elektronikora joaz. Adinez nagusiak direnen kasuan, haiek beraiek izanen dira baimena ematen dutenak eta beren eskubideak gauzatuko dituztenak. Datuen tratamendu-zerrenda eta informazio osagarria www.sakana-mank.eus webgunean daude.

Antolatzailea

Sakanako Mankomunitatea.