Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Reparto de premios a la deportividad | 2018

3 Kiroltasun sariak 2018 tx
Sakanako Mankomunitateak, Gurasoak Entrenatzen Kanpainaren barruan Kiroltasun Sariak banatu zituen astelehenean Lakuntzako kultur etxean egindako sari banaketan. Helburua, neska-mutikoak edo gurasoak egindako idazlan edo ilustrazioetan kiroltasun baloreak sustatzea eta kiroltasun kontrako baloreak salatzea da helburua. Oso kontentu dago Mankomunitea, kanpaina honetan 460 partaide izan direlako. “Partaide guztiei, bai haurrei eta baita gurasoei ere, kiroltasunaren koadernoak banatuko dizkiegu, eta, horretaz gain, gurasoek egindako lanak ere aztertu ditugu eta kirol baloreak barneratzen doazela ikusi dugu. Oso balorazio positiboa egiten dugu jasotako erantzunaz” aipatu digu Sakanako Mankomunitateko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak.
Sariak
1. saria: bizikleta. Iñigo Salinas Andueza (Lakuntzako ikastetxea)
2. saria: patinak. Berat Izagirre Mendinueta (Andra Mari ikastola).
3. saria: ur azpian ibiltzeko betaurreko, tubo eta aletak. Iratxe Lapuente Perez (Jesusen Bihotza ikastetxea).
4. saria: futboleko baloia. Amaia Goikoa Oiz (Atakondoa ikastetxea).
5. saria: saskibaloiko baloia. Maialen Larraza Senar (Andra Mari ikastola).
6. saria: errugbiko baloia. Paula Guerrero Igoa (San Donato ikastetxea).
7. saria: eskubaloiko baloia. Uxuri Mendiburu Zabaleta (Andra Mari ikastola).
8. saria: raketa. Nahia Senar Ormazabal (Andra Mari ikastola).
9. saria: pala. Aiora Larraza Salinas (San Migel BHI Altsasu).
10. saria: eskupilotako pilota. Irati Andueza Imaz (San Donato ikastetxea).
11. saria: xiba. Onintze Lopez de Gauna Etxagibel (Domingo Bados ikastetxea).
12. saria: xiba. Julen Larraza Salinas (Lakuntzako ikastetxea).