Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Charla sobre las sexualidades de lxs niñxs | En euskera

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak“Hezkidetzan hezi, berdintasunean biziprogramaren barruan lehen hitzaldia antolatu du maiatzaren 28rako.

Konfinamenduak eta ez-ohiko egoera honek harremanetaneta elkarbizitzan konplikazio ugari ekartzen dituela argidago. Behar horiei erantzuteko hainbat proposamen edotahoriekin egiteko ibilbidea martxan du BerdintasunZerbitzuak. Ibilbide horren hasiera «Haurrak eta sexualitateak» hitzaldia izango da.

Iaz hasiera eman zitzaion Hezkidetzan hezi, berdintasunean bizi” programari eta jendartean balioenaldaketan eragiteko helburua du. Iaz familiendako 3 hitzaldi eta hezitzaileendako tailer bat antolatu ziren eta“Hezkidetza eta tratu onen” inguruko hitzaldietan haurrenbide lagun direnen aldetik jasotako proposamenetako bathezkuntza afektibo sexuala lantzearen premia izan zen. Honela, aurten, eta egoera berrira moldatuz, guraso edohaurren bidelagun direnendako hitzaldi bat antolatu da.

Noiz: Maiatzaren 28an, osteguna, 17:30ean “Zoom” plataformaren bidez

Emalea: Edurne Mendizabal Tolosa | Soziologianlizentziaduna eta Sexologian aditua. Arremanitzkooperatiba. (Alu Ulu antzerki foroaren arduraduna, Oria Bailarako Harremonak egitasmoaren koordinatzaileaeta Azpeitiko udalaren Plax! zerbitzuaren bikote eta sexuaholkularia)

-Izen ematea: berdintasuna@sakana-mank.eus edo660384328 telefonoan(Izen abizenak, emeila, telfonozenbakia eta haurren adina (guraso zein bidelagun izan)

Saioa hasi baino 15 minutu lehenago hitzaldia jarraitzekolotura bidaliko da.

Hitzaldiak 30 minutu iraungo ditu eta beste 30 minututangalderak egiteko aukera izango da. Aurretik galderakbidaltzeko aukera ere izango da eta anonimotasunabermatuko da. Galderak egiteko Mankomunitatekohelbidea erabili daiteke: berdintasuna@sakana-mank.eus

Berdintasun Zerbitzuak hitzaldi honen bidez ibilbide edoprozesu bat jarri nahi du martxan “Itxialditik komunitateazaintzera”eta lehen hitzaldi honen ondoren parte hartzaileek interesa adieraziko balute bestelako bi hitzaldipraktiko aurreikusi dira:

-Behar indibidualetatik, behar kolektiboetara hitzaldia

-Zaintzak berrantolatzen hitzaldi praktikoa.

Horregatik, izen ematerakoan lehen hitzaldian parte hartzeko edo hiruetan parte hartzeko interesa adierazteaeskertuko da.