Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hautetsiendako trebakuntza saioa

NORENDAKO DA? Sakanako zinegotzi eta alkateendako eta Euskara Batzordeetako kideendako.

NOIZ IZANGO DA? Koronabisuraren zabalpena eteteko indarrean sartu diren neurrien eraginez, bertan behera geratuko da. 

Data berria dakigunean jakinaraziko dizuegu.

NON IZANGO DA? Lakuntzan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.

NON EMAN BEHAR DA IZENA? Trebakuntza-saioan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute euskara@sakana-mank.eus helbidean.

ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?

  •  Soziolinguistika arloko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, besteak beste, hizkuntza politika eta hizkuntza plangintza zer diren ulertu eta bereiztea.
  •  Euskara zerbitzuen funtzioak ezagutzea.
  •  Araudiari buruzko oinarrizko informazioa eskuratzea.

ZEIN DA ANTOLATZAILEA? Nafarroako Euskara Zerbitzuen Sarea