Asteartean aurkeztu zen Euskara Ahora kanpaina, helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzeko. Ekimenaren helburua herritarrak euskara ikastera erakartzea da
Kanpaina Euskarabideak antolatu du, 33 toki entitaterekin (tartean, Sakanako Mankomunitatea) eta helduei euskara irakasteko hainbat eragilerekin batera.
Sakanako Mankomunitateak eta AEKren Itsasi euskaltegiak elkarlanean landuko dute matrikulazio kanpaina Sakanan.
Ikasi euskara eta idatzi zure gidoia!
Euskara ikastea zure pelikularen amaiera aldatzeko modu bat da. Euskararekin zabaltzen zaizkizulako ikasteko zein lan egiteko aukerak. Hizkuntza berri baten erronka partekatzeko jende berria ezagutzen duzulako, euskarazko musikaz are gehiago gozatzen duzulako, bere literatura ezagutzen duzulako…
Doakotasuna helburu
Euskararen irakaskuntzaren doakotasunerantz aurrera egiteko eta herritarrek hizkuntza hori jakiteko duten eskubidea bermatzeko, azken urteetan handitu egin dira diru-laguntzak. Sakanako Mankomunitateak ematen duen diru-laguntzari, duela bost urte Euskarabidearen diru-laguntza gehitu zitzaion, aurten kopuruz handitu dena. Gainera, Sakanako zenbait udalek diru-laguntza osatzen dute eta batzuetan doan (%100eko beka) ikasi daiteke.
Informazioa
Euskaltegien eskaintzaren eta diru-laguntzen berri Euskara Zerbitzuan (euskara2@sakana-mank.eus edo 948 464840) edo Elaide webgunean.
Bideoa: Campaña de matriculación de adultos 2022 – “Euskera Ahora” – YouTube