Sakanako Mankomunitateak Konposta planta ireki du Arbizun. Honela Sakana osoan jasotzen den materia organikoa Sakanan bertan Konpost bihurtu ahal izango da, eta ez da Kaparrosoko Biogas Plantara eraman beharrik izango. “Sakanan bertan kudeatzea gure materia organikoa konpost bihurtzeko prozesu osoa norabide egokian doan berria da”, gaineratu du Orozek. “Guretzat, garrantzitsuena Sakanak bere azpiegiturak eta tresna propioak garatzen jarraitzea da, bertatik bertara hobeto kudeatu dezakegulako egunerokoa. Ingurumenaren oreka lehentasuna da Sakanarentzat, konpostaren gaian garbiki erakusten ari garen moduan”.
Hondakin bilketako teknikariek gaineratu dutenez, irekiera honen harira, konfinamendu garaiaz geroztik itxitako auzokonposten kudeaketak aldaketak izango ditu. Informazio kanpaina bat egitekotan dira mantentze lanak egiteko bizilagun bolondresak aurkezten diren auzoetan emanen baitzaie jarraipena auzokonposteren erabilerari. Honela, bolondresek izena ematen badute auzokonposterak erabiltzen jarraituko dira, eta horretarako abiatuko du informazio kanpaina hori Mankomunitateak.