Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea irekia dago. Epea martzoaren 26an bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute.
Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lanak bakarkakoak izanen dira, booktubeak izan ezik, horiek binaka egin ahal izanen dira, nahiz eta ez duten zertan biek bideoan agertu. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira eta aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira. Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea