Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin Lehiaketa
Nanoipuin lehiaketako lanak aurkezteko epea irekita dago. Lehiaketan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu eta bakarka idatziak izan behar dute. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.
Hiru maila ditu lehiaketak:
1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.
2. mailan , berriz, B1 mailako ikasleek.
3. mailan B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.
Lanak martxoaren 26 arte Internet bidez bidali daitezke euskara1@sakana-mank.eus helbidera pdf formatuan. Datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila) beste dokumentu batean bidaliko dira.