Euskara

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Sakanako emakumeentzako doako irteera Zumaiara

Sakanako emakumeentzako doako irteera Zumaiara

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean, Berdintasuna, Euskara eta Kirol zerbitzuek Zumaiara egun osoko irteera antolatu dute ekainaren 6rako, Emakumeentzako Kirol Topaketen ikasturte bukaera ospatzeko. Irteera Sakanako jatorri anitzeko emakumeei zuzenduta dago, Emakumeak Kirolean Lagun programaren barruan. Ikasturtean zehar yoga hormonala, dantza integrala…

Lantokian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Lantokian euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Nafarroako Gobernuak 2026ko dirulaguntza deialdia argitaratu du, Nafarroako Foru Komunitateko eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko. Laguntzak Nafarroan kokatutako lantokien jabe edo kudeatzaile diren pertsona juridiko pribatuentzat dira. Nafarroako enpresentzako euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak Deialdi honen bidez, enpresek eta…

Euskara ikastea doakoa izango da Sakanan

Euskara ikastea doakoa izango da Sakanan

Sakanako Mankomunitateak euskara ikasteko diru-laguntzak zabaltzea onartu du, herritarrei euskara ikasteko doakotasuna bermatzeko eta izapideak errazteko helburuarekin. Sakanako Mankomunitateak 2026ko apirilaren 16ko ohiko batzarrean hartu zuen erabakia, aho batez. Neurria EH Bildu eta Geroa Bairen arteko adostasunaren ondorioz onartu da,…

Aisialdiko Begiraleen Lan Poltsa

Aisialdiko Begiraleen Lan Poltsa

Sakanako Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan poltsa zabaltzen du. Hautagaiek euskaraz jakitea (C1 maila ahoz eta idatziz) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izatea beharrezkoa da. Halaber, gidatzeko baimena eta autoa izatea, baita aisialdiko begirale titulua izatea ere, baloratuko dira. Interesatuek beren…

Euskarazko udalekuak: uda lagunartean bizitzeko aukera eta dirulaguntza Sakanan

Euskarazko udalekuak: uda lagunartean bizitzeko aukera eta dirulaguntza Sakanan

Udako oporrak hurbiltzen ari dira, eta urtero bezala Nafarroan euskarazko udaleku eskaintza zabala dago haur eta gaztetxoentzat. Udalekuak aukera paregabea dira uda modu aktiboan bizitzeko: lagun berriak egin, naturaz gozatu eta askotariko jardueretan parte hartu, dena euskaraz eta giro atseginean.…

Zoru pelbikoaren tailerra Bakaikun

Zoru pelbikoaren tailerra Bakaikun

Sakanako Mankomunitateak zoru pelbikoa eta sabelaldeko giharrak indartzeko tailerra antolatu du Bakaikun. Saioan ariketa abdominal hipopresiboak eta bestelako teknikak landuko dira, arnasa-apnearen bidez egiten diren ariketak, zoru pelbikoa eta abdominalak sendotzeko. Ariketa hauek adin guztietako emakumeentzat dira egokiak, bereziki kirolarientzat,…

Emakume* izateko 60 modu: euskarazko 60 liburu berdintasunerako

Emakume* izateko 60 modu: euskarazko 60 liburu berdintasunerako

Martxoaren 8a dela eta, Nafarroako mendialdeko hainbat berdintasun eta euskara zerbitzuk Emakume* izateko 60 modu euskarazko liburuen gida kaleratu dute. Gidan emakumeak protagonista dituzten 60 liburu bildu dira, guztiak euskaraz, eta adinaren arabera sailkatuta: lehen irakurketak (9 urte artekoak), 12 urte…

Literatur Geraldiak 2026: 18 saio euskarazko literaturaren bueltan

Literatur Geraldiak 2026: 18 saio euskarazko literaturaren bueltan

2026ko udaberrian Literatur Geraldiak ospatuko dira eskualdeko hainbat herritan. Egitasmo honen helburu nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartuz eta euskal liburugintza babestuz. Aldi berean, liburutegi publikoen erabilera sustatu eta literaturaren inguruko topaguneak sortu…