Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Altsasuk 9. Ele Festa hartuko du maiatzaren 2an

Maiatzaren 2an, 12:00etatik aurrera, 9. Ele Festa ospatuko dugu Altsasuko Gure Etxea aurrean. Egitarauaren ardatza mintzodromoa izango da, eta euskara praktikatu nahi duen oro dago gonbidatuta. Gai-jartzaile lanetan, gainera, Sakanako bertsolariak ariko dira. Ondoren, “Colla Castellera, Jove de Barcelona” taldearen…
Troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak

Sakanako Mankomunitateak troketatik jaisten hasteko ikastaroa antolatu du maiatzaren 17an, 30ean eta 31n. Ikastaroa jarduera honetan hasi nahi duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta oinarrizko ezagutza eta teknikak eskuratzeko aukera eskainiko du. Saioak Aiztondon, Artazulen eta Nafarroako beste…
Sakanako Mankomunitateak papera eta kartoia biltzeko kamioi berria erosi du

Lizitazio-prozesu baten ondoren, kontratua FFS Equipos Urbanos, SA enpresari esleitu zitzaion. Kamioiak 222.441,56 €-ko kostua izan du eta Nafarroako Hondakinen Funtsak % 90ean finantzatu du. Nafarroako Hondakinen Funtsa hondakinen eragina arintzen duten neurriak finantzatzeko tresna bat da, hondakinak zabortegian botatzean…
Chi Kung Saioa Emakumeentzako

Saio honen helburua emakumeek beren gorputza eta burua hobetzeko aukera izatea da, Chi Kung praktika erabiliz. Saioa fisikoa eta emozionala lantzeko aukera paregabea da. Data: Apirilaren 25a Ordua: 10:00 – 13:00 Tokia: Ziordin – Soinketa gelan Izena emateko:Idatzi anitzartean@sakana-mank.eus edo…
Ongi etorri zikloa bueltan da Sakanan, harrera eta bizikidetza sustatzeko ekimenez beteta

Apiriletik ekainera bitartean, Ongi etorri zikloa berriz ere Sakanara itzuliko da, harrera, bizikidetza eta elkartasuna ardatz dituzten hainbat ekimenekin. Aurten, jarduerak Altsasu, Olazti eta Ziordi aldean egingo dira, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Aurtengo egitarauak, ohiko jarduerekin batera,…
2025eko Hondakin Funtsa 3 proiekturen diru iturri
Nafarroan zabortegietara bideratzen den hondakin tona bakoitzeko bi ordainketa egin behar dira: onarpen tasa eta zerga bat. Hala dago jasoa Hondakinei buruzko Foru Legean. Zerga horrekin eta hondakinak gaizki kudeatzeagatik jarritako isunekin bildutako dirua Nafarroako Hondakinen Funtsera doa. Jasotzen…
Hondakinen estrategia berria

Sakanako Mankomunitateak Sakanako Hiri Hondakinen Estrategia 2025-2035 dokumentua argitaratu du, hondakinen kudeaketa zerbitzu eraginkorra nola eskainiko dugun azaltzen duena. Europako, nazioko eta eskualdeko legediarekin bat etorriz, estrategia horrek ekonomia zirkularraren eredu baterantz jotzeko gure ildo estrategikoak ezartzen ditu, baita gure…
Arbizuko Gimnasioan Makinen Erabilera Ikastaroa

Apirilaren 17an Arbizuko Kiroldegiko gimnasioan, bertako makinak erabiltzeko ikastaroa egingo da. Ikastaroa 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta adin eta beharren arabera egokituko da: 15:00–16:15: 41 urtetik gorako emakumeak 16:15–17:30: 26-40 urte bitarteko emakumeak 17:30–19:00: Haurdunaldia eta erditze ostekoa 19:00–20:15:…
Irurtzunen elkartasun eguna: azoka solidarioa eta MANUELA proiektuaren aurkezpena

Irurtzunen bi ekimen antolatu dira aste honetan helburu solidarioarekin, biak MANUELA proiektuarekin lotuta. Martxoaren 26an, 19:00etan, Pikuxarren, MANUELA proiektuaren aurkezpena egingo da. Ugandan garatzen ari den ekimen honen nondik norakoak azalduko dira bertan, eta herritarrek proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango…
Aisialdiko Begiraleen Lan Poltsa

Sakanako Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan poltsa zabaltzen du. Hautagaiek euskaraz jakitea (C1 maila ahoz eta idatziz) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izatea beharrezkoa da. Halaber, gidatzeko baimena eta autoa izatea, baita aisialdiko begirale titulua izatea ere, baloratuko dira. Interesatuek beren…








