Batetik, gaur, otsailak 5, Hitzarmenak Sinatu ditu Berria eta Garabiderekin. Berriari, zehazki, Euskararen erabilera gizarteko sektore guztietara zabaltzeko ahaleginean, Berria eta Nafarroako Hitza argitaratu eta euskara eta euskal kultura garatzeko azpiegiturak sustatzeagatik 1.500 € ko babesa emango dio hitzarmenak. Garabiderekin…
D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina
Sakanako Mankomunitateak D EREDUA hautatzeko arrazoiak eman nahi dizkizue zalantzarik izan ez dezazuen. Euskaraz ez dakiten guraso askok hautatu duten eredua da. Milaka haur eta gaztek ikasi dute D ereduan. Gehiago dira euskara eskolan ikasi dutenak, etxean ikasi dutenak baino.…
Liburu dasta: literatur solasaldiak idazleekin
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Euskara zerbitzuek, Lakuntzako Ximonena jatetxearekin elkarlanean “Liburu dasta” jarduera antolatu dute. Kattalin Miner eta Uxue Alberdi idazleekin literatur solasaldi bana eginen dira Ximonena jatetxean 2021eko martxoaren 11n eta apirilaren 15ean. Martxoaren 11n (ostegunarekin) Kattalin Miner Liburua:…
Etxepare sarian lanak aurkezteko epea ireki da
Nafarroako toki-entitateetako hainbat Euskara Zerbitzuk sustatutako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki da. Egile eskubideen aurrerapen moduan 5.000 euroko saria eskaintzen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Lanak aurkezeteko…
Irakurri, gozatu eta oparitu sarituen zerrenda
2020ko Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainan parte hartzeagatik liburu bana jasoko dutenen zerrenda plazaratu da. Honatx.
Hitzaldi – lantegia | Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen
Karla Fernández de Gamboa Vázquezek, Hezkuntzan doktorea, EHUko irakaslea eta album ilustratuetan adituak, martxoaren 30ean “Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen” hitzaldi-lantegia eskainiko du Arbizuko Kattuka Haur eskolan arratsaldeko 17:30etatik, 19:00etara. 0-6 urte bitarteko umeendako gomendagarriak diren album ilustratuak aukeratzeko irizpideak, horiek irakurtzean kontuan…
Maria Markotegi sarien edizio berri bat
Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea irekia dago. Epea martzoaren 26an bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lanak bakarkakoak izanen…
Martxoaren 26a arte aurkeztu daitezke lanak Nanoipuin lehiaketara
Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin Lehiaketa Nanoipuin lehiaketako lanak aurkezteko epea irekita dago. Lehiaketan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu eta bakarka idatziak…
Pello Reparazekin solasaldia otsailaren 3an
Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak eta Itsasi euskaltegiak antolatuta, Pello Reparazaekin “Zetak” musika taldearen inguruko solasaldia dago Iortia kultur gunean, otsailaren 3an, arratsaldeko 19:00etan. Doako ekitaldian segurtasun neurri guztiak bermatuko dira, horregatik, edukiera mugatua da eta sarrerak eskuratu behar dira Iortia kultur…
Otsailaren 3an Erika Elizarirekin solasaldia
Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak eta Itsasi euskaltegiak antolatuta, Erika Elizarirekin Zendabalitz solasaldia dago Iortia kultur gunean, otsailaren 3an, goizeko 9:45ean. Solasaldia, egilearen Zendabalitz eleberrian oinarriturik dago. Doako ekitaldian segurtasun neurri guztiak bermatuko dira, horregatik, edukiera mugatua da eta sarrerak eskuratu behar…