[En breve la traducción.]
Sakanako Mankomunitatean 17 batzarkide bildurik zirelarik, 2017ko apirilaren 3an eta apirilaren 12an buruturiko batzar orokorretako aktak onartu ziren ekainaren 1ean.
Apirilaren 3ko ez-ohiko batzar orokorrean onartu eta informatutako punturik esanguratsuenak honako hauek izan ziren:
– Arakilek ordezkari berriak izango ditu Mankomunitatean, hauek aurkeztutakoan, jakintzat eman da Mankomunitateko organoetan.
– Iribas-Irurtzun proiektuaren lizitazioa. Ezaugarrien eta azalpenen errepasoa egin eta gero, lanak Zuazo Ingenieros empresari esleitu zaio 9.000 eurotan.
– 2017ko aurrekontuaren exekuzio-oinarriak eta aurrekontuak. Proposatzen diren aurrekontuetan sarrerak 6.756.3,20 euro dira eta gastuak 6.742.063,70 euro. Aldeko 14 bozka, 3 abstentzio eta aurkako boto bakarrarekin onartu dira aurrekontuak. (Aktaren Pdfan zehaztapen gehiago).
Apirilaren 12an onartu eta informautako punturik esanguratsuenak honako hauek izan ziren:
– 2017ko plantila organikoaren proposamena bozkatu eta onartu zen aldeko 13 boturekin, 3 abstentziorekin eta aurkako boto bakarrarekin.
– 2017an idazkari lanpostua betetzeko deialdia 16 aldeko bozkarekin eta aurkako bakarrarekin onartua izan zen.