Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

IZAN ZIRELAKO JARRAITUKO DUGU! MARTXOAK 8

NAFARROAKO KANPAINA BATERATUA

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak programazio zabala prestatu du hurrengo hilabeterako Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren harira.

Urteak dira Nafarroako zenbait tokiko entitateek kanpaina bateratuak sustatzen dituztela eta aurten estreinekoz, Sakanako Mankomunitateak  beste 26 tokiko administrazioekin batera (tartean Altsasuko Udala) Martxoak 8ko kanpaina bateratuan parte hartuko du.

Izan zirelako jarraituko dugu! lema aukeratu dugu  aurten.  Azken urteotako martxoaren 8ak agerian utzi dute emakumeok planto eginez gero mundua gelditu egiten dela. Baina hau guztia ez da ezerezetik sortu; euren eskubideen alde emakumeek urte luzeetan eginiko borrokaren ondorio da.  Ikasi dugu, gaurko borrokak berriak izan beharrean, aspaldikoak direla.

Horregatik aurtengoan bide eta borroka hori omendu nahi izan dugu. Orain arte egindako bideak ikasi eta gure aurretik izan direnen esperientzia gure atzetik datozenen gogo biziarekin jarraitzeko.

Horregatik, Martxoaren 8an izan zirenak omendu nahi ditugu, eta utzi ziguten ondarea eskertu.

Mezu hau ahalik eta erakunde gehienetara iristeko Adierazpen instituzional bat prestatu da eta Sakanako Udal guztietara bidali da.

 

Egitaraua (PDFan):  

Otsailak 21, ostirala

19:30ean URDIAIN auzoan

Zine foruma-El orden divino

Maria Castejón Leorzarekin hizketaldia.  (genero eta zineman aditua)

El orden divino:  1971n, emakumeek oraindik ere ezin zuten botorik eman Suitzan. Nora etxekoandre gaztea da, bi seme-alabaren ama, eta herri txiki batean bizi da. Bizitza lasai doakio, baina dena aldatuko da senarrak lan bat onartzea debekatzen dionean. Kontzientzia politikoa piztuko zaio eta, horrek bultzaturik, emakumeen boto-eskubidearen eta sexu-askatasunaren aldeko borrokei lotuko zaie.

 

Otsailak 28, ostirala

20:30ean IRURTZUN. Kultur etxean

“En sus zapatos” HORTZMUGA teatroa

Ikuskizunak antzerkia eta bizipen-jolasa ditu ardatz. Honela, publikoak bere azalean biziko du Palestinako emakume errefuxiatuek egunean-egunean eta egoera horietan pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna. Zehazki, emakume ororen duintasunak jasaten duen oinazea eta euren eskubideen urraketa azaleratzen dira. Beraz, antzerki-jolas honek aipatutako testuinguruan emakume izateak zertan datzan nork bere azalean bizitzea du helburu.

Ikuskizunaren ondoren, UNRWAko kideekin solasaldia izango da.

Aforoa: 40 pertsona

 

Martxoak 1, igandea

17:30ean ETXARRI ARANATZ. Kultur etxean

Mari eta galleta fabrika. EIDABE antzerki taldea.

Haur (+7) eta familiari zuzendutako antzezlana.

Mari eta gaileta fabrika antzezlana gaur egungo emakumeei bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da.

Iragana eta gaur eguna ez dira hain ezberdinak. Horregatik, memoria eta transmisioa ezinbestekoak dira. Hala, belaunaldiz belaunaldi gaileta errezeta zaharrak pasatzen diren moduan, Lukak Mari amamaren bizipenak jasoko ditu. Iragana jasoko du gaur eguna eraldatzeko.

Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen haur eta familiari zuzendutako antzezlana dugu.

Gonbidapenak jasotzeko, Udaletxean edo Sakanako Mankomunitatean: berdintasuna@sakana-mank.eus

Martxoak 4, asteazkena

18:00etan ZIORDIA. Liburutegia

“Zu eta ni” haurrendako ipuin saioa.

Dorleta Kortazar

 

Martxoak 6, ostirala

17:00etan ETXEBERRIN

Pili Mikeorekin hizketaldia

(Udalak antolatuta)

 

19:00etan OLAZTIN Kultur etxean

“Cholitas” dokumentala

(Udalak antolatuta)

 

Martxoak 7, larunbata

19:00etan  ARRUAZUN Udaletxean

“80 amandre”. Dorleta Kortazar Alkoz

Helduendako ipuin saioa

80 amandre behar omen dira aintzinako emakumeak egungoekin lotzeko,  hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, antzinaroa gaur egunarekin lotzeko.

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.

Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi duten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…

 

 

Martxoak 8, igandea

Mobilizazioak Sakanako zenbait herritan

 

11:30-14:30 ETXARRI ARANATZ

Txoko-lila (Haur eta familiendako)

(Udalak antolatuta)

 

18:00etan ARBIZU Udaletxean

Erradikalak ginen

(Bilgune feministak antolatutua)

 

Martxoak 13, ostirala

22:30ean, OLAZTIKO  Kultur Etxean

“Perdiendo el Juicio”

(Udalak antolatuta)

 

Martxoak 15, igandea

SAKANAKO VII. LILASTERKETA

12:00etan, Altsasuko Foruen plazan

(Altsasuko Udalak eta Mank-ek antolatuta)

 

17:00etan, OLAZTIKO Kultur Etxean

Antzerkia: “Meri, Mari eta Lari”

(Udalak antolatuta)

 

Martxoak 17, asteartea

19:00etan LAKUNTZAN (Mank)

ERROTIK_SAKANA PAREKIDEA aurkezpena

 

Martxoak 28, larunbata

18.00etan IHABARREN

BIRRITAN BORTXATUA antzezlana

Aldatzen laguntzen antzerki taldea

 

Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Epaiketan zehar bizi

eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako

epaia ere. Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat

bortxaketetan du oinarria.

 

EMAKUME SORTZAILEAK

Ahalduntzea sormena sentituz

Martxoak 26 eta apirilak 2. Emakumeak. Izen ematea martxoak 18 baino lehen

Apirilak 22 eta 29. Emakume gazteak. Izen ematea apirilak 8 baino lehen

Emalea: June Urtasun

 

 

INFORMAZIO OSAGARRIA

 

En sus Zapatos- Hortzmuga

http://hortzmuga.com/eu/espectaculo/en-sus-zapatos-2/

 

Mari eta gaileta fabrika

http://eidabe.com/lang/eu/espectaculos-euskera/mari-eta-gaileta-fabrika-2/

 

Dorleta Kortazar Alkoz

https://www.dorletakortazar.eus/

 

Birritan bortxatua