Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Janus Lester Altsasun kontzertuan

Azaroaren 8an, larunbatean, 19:30ean, Janus Lester musikaria Altsasuko Iortia Kultur gunean arituko da zuzenean. Sarrerak: Aurrez: 15 € (BERRIAlagunentzat 13 €) Egunean bertan: 17 € (BERRIAlagunentzat 15 €, txartela aurkeztuta) Sarrerak salgai: Iortia Kultur gunea – Web orria Berria –…
XXXI. Sakanako Bizikleta Eguna: Irurtzundik Altsasura

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, Sakanako Bizikleta Egunaren 31. edizioa ospatuko da 2025eko irailaren 21ean, Irurtzundik Altsasuraino. Aurten ere helburua Sakana bizikletaz ezagutzea eta bizikletaren erabilera sustatzea da. Eguna: Irailak 21, igandea Ordua: Goizeko 9:00etan Irteera: Irurtzun Helmuga: Altsasu Atsedena: Lakuntza Adina:…
2025-2026 ikasturteko emakumeen atletismo eskola

Sakanako Mankomunitateak emakumeentzako atletismo eskola abiaraziko du 2025-2026 ikasturtean. Ekimen honen helburua18 urtetik gorako emakumeen artean jarduera fisikoa, osasuna eta kirol ohiturak sustatzea da, ingurune seguru eta lagungarri batean. Eskola irailaren 19an hasiko da, eta ostiralero egingo da Altsasuko Dantzalekuko…
Aisialdiko begiraleen lan poltsa

Sakanako Mankomunitateak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatzeko deialdia ireki du.Baldintzak: Euskaraz jakitea (C1 maila egiaztatua). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea. Baloratuko da: Gidabaimena eta autoa izatea. Aisialdiko begirale titulua izatea. Interesa dutenek beren curriculuma helbide honetara bidali behar dute:euskara1@sakana-mank.eus
Euskarazko ikastaro teknikoetarako dirulaguntzak

Sakanako Mankomunitateak 2025ean ikastaro teknikoak egin dituzten herritarrendako dirulaguntza deialdia ireki du. Deialdiaren bidez diruz lagunduko dira: Euskaraz egindako ikastaroak, tartean aisialdiko monitore eta zuzendari ikastaroak. Euskararen eta hizkuntza gutxituen normalizazioari edo soziolinguistikari lotutako ikastaroak. Ez dira diruz lagunduko ez…
Udalekuetarako dirulaguntzak 2025

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak eskaintzen ditu 2025eko udan euskara hutsezko udalekuetan parte hartu duten haur eta gaztetxoentzat. Laguntza hauen bidez, euskarazko aisialdia eta murgiltze-esperientziak sustatu nahi dira udako oporraldian. Dirulaguntza hau Sakanan erroldatutako eta Lehen Hezkuntzan edo DBHn matrikulatuta…
Euskarazko sormenari bultzada bi lehiaketatako sari banaketekin Sakanan

Euskarazko sormenari bultzada bi lehiaketatako sari banaketekin Sakanan Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, euskarazko sormenari eta erabilerari bide emateko bi lehiaketa nagusiren sari banaketak egin ziren: Euskaltegietako ikasleei eta mintzakideei zuzendutako Nanoipuin Lehiaketa 2025 eta Maria Markotegi Sariak. Bi egitasmoek…
318 tona konpost banatu dira Sakanan, eta 40 tona CO₂ saihestu dira garraioan

Sakanako herritarrek egiten duten ahaleginari esker, hondakin organikoa baliabide bihurtzen ari da. Aurten 318 tona konpost banatu dira, eta horri esker 40 tona CO₂ gutxiago isuri dira garraioan. Datu horiek argi erakusten dute hondakinak ongi bereizteak eta tokian tokiko kudeaketa…
Orkestra zooragarria, 2025eko Etxepare Sariaren irabazlea

Gotzone Butron idazlea (Urduliz, 1965) eta Aitziber Raya ilustratzailea (Murgia, 2001) izan dira 2025eko Etxepare Sariaren irabazleak, Orkestra zooragarria izeneko album eder eta ausartarekin. Aurtengo edizioan 29 lan aurkeztu dira, eta haien proposamena nabarmendu da sormenaren, musikaren eta haur literaturaren…
Desfibriladore ikastaroa eskainiko da Lakuntzan irailaren 4an

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuak desfibriladorea erabiltzeko prestakuntza ikastaro praktikoa antolatu dute Lakuntzan, irailaren 4an. Ikastaroa doakoa da, eta parte hartzeko, aurretik ordu bateko online saio bat egin beharko da. Saio hori ezinbestekoa da ikastaro presentzialean…








