Sakanako Mankomunitateak Sakanako XX. Atletismo Kopa antolatu du, eskualdeko oinezko lasterketetan parte hartzea sustatzeko eta korrikalari sakandarren ahalegina aitortzeko. Txapelketak Sakanan egiten diren hainbat proba bilduko ditu, eta emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenak izango ditu. Aurtengo kopan lau lasterketa izango dira…
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako udalerriek osatutako erakundea da, eskualdeko herritarrei hainbat zerbitzu publiko eskaintzeko eta udalerrien arteko lankidetza sustatzeko sortua. Webgune honetan Mankomunitatearen zerbitzuak eta izapideak kontsulta ditzakezu, deialdietara sartu eta Sakanako aktualitatea ezagutu.
![]() |
![]() |
![]() |
Azken albisteak
Bigarren Eskuko Elkartasun Azokak eta Elkartasunezko Bilketak martxan

Azken urteetan bezala, aurten ere martxan dira Bigarren Eskuko Elkartasun Azokak prestatzeko Elkartasunezko Bilketak. Ekimenaren helburua bikoitza da: alde batetik, egoera onean dauden objektuei bigarren bizitza ematea; bestetik, elkartasun proiektuak babestea. Bilketak bi herritan egingo dira: Altsasun, ostiralero, 11:00etatik 13:00etara,…
Nafarroako hianbat udalek elkarlanean eginiko D ereduaren aldeko kanpaina berria aurkeztu dute

Datozen egunetan abiatuko da Nafarroako hainbat udalek elkarlanean egiten duten D ereduaren aldeko kanpaina. Kanpainaren bidez, familiei D ereduari eta haren onurei buruzko informazioa helarazi nahi zaie, euskarri ezberdinen bitartez. Horretarako, udalerri ezberdinetan zabalduko diren kartelak prestatu dira, QR kode…
Irakurkide – Etxarri Aranatzgo liburutegian

Irakurkide 2026 egitasmoak aurrera jarraitzen du, eta oraingoan saioEtxarriko Liburutegian izango da. Otsailaren 19an 18:30ean Irakurkide euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko saio dinamizatuak dira, eta bereizgarri nagusia animalien presentzia da. Animalien laguntzarekin, haurrek irakurketa modu lasai, atsegin eta motibagarrian bizitzeko aukera dute,…
Sakanako Aizkora Eskola 2026 izen ematea zabalik

Martxoan hasiko da Sakanako Aizkora Eskola 2026, aizkoraren inguruko prestakuntza eta praktika uztartzen dituen eskola. Saioak martxoaren 23tik maiatzaren 14ra bitartean izango dira, astelehenetan eta ostegunetan, 19:30etan, Etxarri Aranatzen. Eskola 10 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Juanito…
Etxepare Saria 2026: haurrentzako album ilustratuen deialdia zabalik

Etxepare Sariaren 2026ko edizioa martxan da. Urteroko deialdi honen bidez, euskaraz sortutako haurrentzako album ilustratu originalak saritu nahi dira, testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak sustatuz. Lehiaketara aurkeztu ahal izango dira argitaratu gabeko lan originalak, banaka nahiz idazle eta…
Deialdia: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak peoi lanpostuan lan egiteko lan-poltsa

DEIALDIA: SAKANAKO MANKOMUNITATEKO HONDAKIN ZERBITZUAN PEOI LANPOSTUAN LAN EGITEKO LAN-POLTSA BATEN SORRERA Sakanako Mankomunitatearen lehendakariak, 2026ko otsailaren 2an 28 zenbakidun ebazpenaren bidez, honako deialdia onartu du: oposizio-lehiaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuko bilketan peoi lanpostuan lan egiteko lan-poltsa bate sortzeko…
Deialdia: Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuan peoi-gidari lanpostuan lan egiteko lan-poltsa baten sorrera

Deialdia: Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuan peoi-gidari lanpostuan lan egiteko lan-poltsa Sakanako Mankomunitatearen lehendakariak, 2026ko otsailaren 2an 28 zenbakidun ebazpenaren bidez, honako deialdia onartu du: oposizio-lehiaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin zerbitzuko bilketan peoi-gidari lanpostuan lan egiteko lan-poltsa bate sortzeko deialdia. Oinarriak hurrengoak…
Pintxo Ibiltaria Sakanatik

Datorren astean “Pintxo Ibiltaria”-k bere ibilaldia berrabiaraziko du Sakanan barrena. Bertan, soberako janariarekin eta tradizionalki erabili gabe baztertzen diren janari zatiekin egindako pintxoak eskainiko dira. Halaber, komertziorik ez duten herri edo kontzejuetan janaria ez xahutzen laguntzeko sortak banatuko dira gerturatzen…
Martxan dira 2026eko Maria Markotegi Sariak

Maria Markotegi Sarien edizio berri bat abian da, ibilbide luzea duen lehiaketa, Sakanako haur, nerabe eta gazteak euskaraz idaztera, irudikatzera eta sortzera animatzen dituena. Lehiaketa Sakanan bizi edo ikasten duen ikasleriari zuzenduta dago, eta lau parte-hartze modu proposatzen ditu: narrazio…
Sakanako XIX. Atletismo Kopa – Sailkapena

Barrikarten ospatutako azken lasterketaren ondoren, Sakanako XIX. Atletismo Koparen Sailkapena jakin dezagezu. Aitzkibil, Ziordia, Ergoiena eta Barrikarte izan dira puntuatzen zuten lasterketak, eta hauek izan dira emaitzak: Emakumeen Sailkapena Gizonen Sailkapena Oharra Sailkapen hau antolatzaileek bidalitako lasterketaren sailkapenaren arabera egina…








