Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Desfibriladore ikastaroa Irurtzunen

Apirilaren 25 eta 26an desfibriladore ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak Irurtzungo kultur etxean. Ikastaroa sorosleei, udal langileei, irakasleei eta oro har lehen sorospenen inguruan interesa dutenei zuzendua dago eta arratsaldeko16:30etatik 20:30etara izango da.

Landuko diren edukiak honako hauek dira: bihotz birika suspertzea, bizitza arriskuan jartzen duten egorak (itotzea, atake epilektikoa, bihotzekoa…) eta desfibriladorearen erabilera. Ikasleek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Gehienez ere 24 parte hartzaile izanen dira, izena eman ahala tokiak betetzen joango dira. Tokia gordetzeko, ordainketa agiria aurkeztu behar da Mankomunitatean izena eman ondoren eta beharrezkoa bada, itxaron zerrenda egingo da.

Ikastaroak CEIM-en eta Irurtzungo udalaren laguntza jaso du.

desfibriladore

Izen emateko epea: apirilak 14.
Prezioa: 20 €
Izen emateak:
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan.
kirolak@sakana-mank.com
Telefonoa: 948 464 866
www.sakana-mank.com

Irurtzungo Kultur Etxean
kulturetxea@irurtzun.es
Telefonoa: 948 60 04 12