Eskuhartze eremuak

TOKIKO GOBERNANTZA ETA GENERO ZEHARKAKOATASUNA

Tokiko Gobernanatza eta genero zeharkakotasuna esku hartze arloko helburu nagusia, eskualdeko berdintasun politikak garatzeko neurriak jarriz, genero ikuspegia eskualdeko politika eta ekintza guztietan txertatzea da.

17/2019 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa-ak honela definitzen du “Genero-zeharkakotasuna”:  prozesu politikoen antolaketa, hobekuntza, garapena eta ebaluazioa, halako moduz non genero-berdintasunaren ikuspuntua txertatzen baita politika guztietan, maila guztietan eta etapa guztietan.

 

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa-k honela definitzen du emakumeen kontrako indarkeria:

“emakumeen kontrako indarkeria da emakumea izateagatik emakumeen kontra bideratzen dena edo haiengan proportziorik gabeko eragina duena, genero diskriminazioaren agerpen gisa eta emakumeentzako kalte edo oinaze fisikoa, psikologikoa, sexuala edo ekonomikoa dakarrena edo ekar dezakeena, mehatxuak, beldurrarazteak eta hertsatzeak edo askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta, bizitza publikoan nahiz pribatuan gertatzen direnak”.

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak esku hartze arlo hau landuko du eskualdeko gainontzeko eragile eta zerbitzuekin batera dauden baliabideen  egiazko koordinazioa ahalbidetuz, horretarako egokienak diren mekanismoak sortuz. Eta bestetik herritarren prebentzioa eta sentsibilizazioa landuz.

ZAINTZA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA EGINKIZUNAK BETEARAZTEA

Eskualdean zaintzaren etika eta eginkizunak erantzunkidetasunez betearazteko programak martxan jartzea du helburu 3. Esku hartze arlo honek.

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, PARTE-HARTZE SOZIOPOLITIKOA ETA BALIOEN ALDAKETA

Esku hartze arlo honek ezartzen du beharrezkoa dela emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatuko duten baldintzak sortzea eskualdeko bizitza soziopolitikoan duten partaidetza gero eta indartsuagoa izan dadin.  Honekin lotuta, eskualdean balioen aldaketa sustatzea rol eta estereotipoak  deusteztuz.