Elkarlana

Sakanako Gizarte eragile ezberdinekin koordinatzea ezinbestekoa suertatzen da Immigrazio Zerbitzuaren funtzionamendua aurrera eraman ahal izateko.
Maiztasuna eta modua, helburu eta jardueren araberakoa izaten da.

Laburbilduz, horrelakoa da Immigrazio Zerbitzutik eramaten dugun elkarlana.

-Zonaldeko hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin: hasteko, eta jardueretan parte har dezaketen jende anitzetara iristeko. Jarduerak antolatu eta haien jarraipenerako.
-Ikastetxe eta Guraso elkarteak: hezkuntza arloari dagokionean jarduerak antolatu eta garatzeko: emakume topaketak, sentsibilizazio jarduerak…Bitartekotza kulturartekoa garatzeko.
-Kultur teknikariak: kultur ekintzak elkarlanean garatzeko eta baita toki eta baliabideen kudeaketarako: herrietako jaietan parte-hartzea, Munduko Musikak kontzertuak…..
-Aisia taldeak eta ludotekak: aisialdian aniztasuna dakarten jarduerak antolatu eta garatzeko: munduko jolasak, olinpiada kulturartekoak…..
-Osasun Zentroak: osasun arloko jarduerak burutzeko: bitartekotza kulturartekoa, osasun ikastaroak…..
-Euskara zerbitzua: D ereduaren aldeko kanpaina, Korrika aurten, euskera ikasleei laguntza….
-Migrazioak eta Aniztasuna Batzordea: zerbitzuaren informazio, jarraipen eta norabidearen inguruan hausnartu eta aurrera jarraitzeko.
-Kultur talde eta tokiko taldeak: haien proposamenak kudeatzeko: Munduko Arrozak, feriak, trukaketak…..
-Udalak: zerbitzuaren berri emateko, eta behar diren baliabideak eskatu eta kudeatzeko.
-Etorkinen talde, eta klabe diren pertsonak: bitartekotza zerbitzua garatzeko, eta jarduerak denak anitzak izan daitezen bermatzeko. Haien garapena bermatzeko.
-Boluntario taldeak: ekimen anitzen garapena bermatzeko eta gehiago gaur egun bizi dugun egoeran .
-Tokiko komunikabideak: jardueren berri emateko, sentsibilizazioa lantzeko eta zerbitzuaren zabalkundean jarduteko.
-Aniztasuna lantzen duten beste entitateekin: ANAFE, alter-nativas, eta estatu mailako beste entitateekin: elkar ezagutzeko, esperientzia eta lan egiteko erak trukatu eta gure egiteko hobetzeko.