Ur-hornidurako sarea

Gaur egun honako udal hauek osatzen dute Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzua: Ziordia, Olatzagutia, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Ergoiena, Lakuntza, Arakil eta Irurtzun.

Hasieran “Urdalur konponbide orokorra” proiektatu zen. Hala ere, eskualdeko udal guztiek ur zerbitzuko kideak ez izatean, proiektu hura alde batera utzi eta irtenbide mistoa bilatu behar izan zen. Egun, ondoko hornidura-iturriez baliatzen dira Sakanako herriak:

  • Urdalur, Arbara eta Urbasako iturburuak, iturburu horietatik datozen uraz Ziordia, Olazti, Altsasu eta Urdiain hornitzen dira.

  • Urdalur eta Lezizako iturburua, hemendik hornitzen dira Arbizu, Lakuntza eta Dorrao.

  • Urruntzurreko iturburuko uraz Ihabar, Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu, Ekai, Egiarreta eta Etxarren hornitzen dira hemendik.

  • Iribasko iturburutik Irurtzun, Etxeberri, Izurdiaga, Urritzola eta Errotz herriek hartzen dute ura.

Sakanako Mankomunitateak ur edangarria tratatzeko bi estazio ditu martxan: bata, Urdalurren eta, bestea, Urritzan. Bertan hornidura-sareetatik datorren ura tratatzen da.

URDALUR WEB

Sare sozialetara gehitu