Nanoipuin lehiaketa
Nanoipuin lehiaketako lanak Internet bidez bidaliko dira sakana-mank.eus webguneko orrialde honetako formulariotik: https://sedeelectronica.sakana-mank.com/eu/euskera-nanoipuin-lehiaketa
Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 izango da.
Maria Markotegi sariak
Lanak aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 31n bukatuko da. Lehiaketan parte hartzeko lanak ikastetxeek aurkeztu ahal izanen dituzte ikasleen izenean.
Lanak aurkezteko modua: Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira antolakuntzak banatutako ereduan idatzirik. Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen goitizena, saila eta kategoria. Ezin izanen dira lanak multzoka aurkeztu, hau da, lan bakoitzak bere gutun-azala eta bere plika izanen ditu. Lanak Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako bulegoan aurkeztuko dira.
Beste aukera bat da lanak Internet bidez bidaltzea da formulario honen bidez: https://sedeelectronica.sakana-mank.com/eu/euskera-maria-markotegi