Euskara Zerbitzuak gure inguruan eta euskaraz antolatzen diren udalekuen bilduma egin du: LH UDALEKUAK EUSKARAZ 2023 DBH UDALEKUAK EUSKARAZ 2023 Euskara hutsezko udalekuetara joan direnendako dirulaguntzak badira. IKUSI HEMEN Aurten berriz udalekuetara!

LANTOKIETAN EUSKARA TXERTATZEKO ESKULIBURUA
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Nafarroako mendialdeko euskara zerbitzuekin elkarlanean, ENPRESETAN EUSKARA TXERTATZEKO ESKULIBURUAren bertsio digitala eguneratu du. Gidaren helburua enpresetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzea da eta, horretarako, hainbat gomendio eta baliabide eskaintzen da. Gidak atal hauek ditu: Euskarak lan…

LITERATURA-GERALDIAK 2023
2023. urteko udaberrian eta udazkenean hainbat herritan 12 saio antolatu dira. Hauen helburua euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea izanen da. Baztango Udalak, Bortzirietako…

ELKARTASUNEZKO BILKETA
Apirilaren 23ko Elkartasun Azokarako Elkartasunezko Bilketa antolatu da Altsasuko Erkuden kaleko 8. zenbakiko lokalean edo Sociedad Deportiva Tabernan ostiralero urtarrilaren 13tik, apirilaren 14ra, 10:00etatik 13:00era.

MARIA MARKOTEGI SARIAK 2023
Aurtengo Maria Markotegi Sarietarako lanak bidaltzeko epea zabalik da eta azken eguna apirilaren 5a izanen da. Ikusi OINARRIAK eta eman izena.

NANOIPUIN LEHIAKETA 2023
Aurtengo Nanoipuin Lehiaketaren lanak bidaltzeko epea zabalik da eta azken eguna apirilaren 5a izanen da. Ikusi OINARRIAK eta eman izena.

ETXEPARE SARIA 2023 | OINARRIAK
Begiratu oinarriak hemen: ETXEPARE SARIA 2023
ERROTULUAK EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZA ESKATZEKO EPEA ABENDUAREN 31N BUKATUKO DA
Dirulaguntzaren helburua. Xedea da errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei dirulaguntzak ematea. Diruz lagunduko dira errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa. Dirulaguntzaren zenbatekoa. Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren % 50 ordainduko zaio. Gehienez 500 euro emanen…
EUSKARAZKO IKASTARO TEKNIKOAK EDO HIZKUNTZA MINORIZATUEI BURUZKOAK EGIN DITUZTENEK ABENDUAREN 31RA ARTE DUTE DIRULAGUNTZA ESKATZEKO EPEA
Dirulaguntzaren gaiak. Diruz lagunduko dira 2022an egindako ikastaroen matrikulak honako bi kasu hauetan: a) Edozein gairi buruz euskaraz egindakoak. b) Euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak. Ez dira diruz lagunduko ez egoitza ez eta kilometrajea ere. Ez…

LIBURU DASTA. Literatur solasaldiak idazleekin | PETARE. Miren Egigurenen puskak – Leire Ibarguren
Abenduaren 12an astelehenarekin, 18:30ean Leire Ibargurenen Petare liburua aurkeztuko dute Altsasuko Iortia Kultur Gunean.