Abizenak euskalduntzea

Udaletxera, erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz jarri nahi duzula.

Han emango dizuten eskaera-orria zure datuekin bete.

Eraman beharreko agiriak:

  • Nortasun agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez bazara, baita gurasoena ere).

  • Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (bake epaitegian eskatzen da).

  • Erroldatze-agiria (udaletxean eskatzen da, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena beharko duzu).

  • Familia liburuaren fotokopia (ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu).

  • Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia (16 urtetik gorako seme-alabak badituzu).