Etxeen zaharberritzeak

Nafarroako Gobernuak, Etxebizitza eta Sustapena departamentuaren eskutik, laguntzak eskaintzen dizkio zaharberritze babestuak sustatzen dituztenei.

Araudia:

  • Irailaren 18ko 61/2013 Foru-Dekretua.
  • Abenduaren 21eko 22/2016 Foru-legea.

Helburua: Etxebizitza eta eraikinen zaharberritzea sustatzea.

Izapidea:

    1. Dokumentazioa aurkeztu.
    2. Behin-behineko kalifikazioa jaso.
    3. Lanak hasi.
    4. Behin-betiko kalifikazioa jaso.
    5. Diru-laguntzaren ebazpena jaso.

Babestu daitekeen obra mota:

- Eraikina: estaldura, fatxada egitura, ezkaratza-eskailerak, instalazioak… Barrerak ekiditeko: eskailerak, igogailuak…

- Etxebizitza: Bizigarritasun baldintzak lortzeko, instalazioak konpontzeko, isolamendua, kanpoko zurgintza lanak… komuneko konponketak, barruko zurgintza lanak…

Zaharberritzeetarako baldintzak:

  • Eraikinak 25 urte edo gehiago izan ditzan, baldin eta elbarritasun bat dela eta egin behar badira lanak. Beti ere, lanak egiten hasteko egon behar dira.

  • Erabat hustu gabe egin behar dira lanak, kapirio horizontalen %40 mantenduz baldintzatutakoak izan ezik (eraikin katalogatuak).

  • Zaharberritzea gauzatu ondoren, bizigarritasun baldintzak bete behar ditu etxebizitzak.

  • Aurrekontuak 2.000€ + BEZ baino gehiagokoa izan behar du.

Laguntzak:

a) BANAKAKOAK: Irabazien arabera, eraikinaren urte kopurua eta sustatzailearen adinaren araberakoa.

  • Diru-laguntza: % 45 bitartekoa.
  • Mailegua: Aurrekontu babesgarria – diru-laguntzaren zenbatekoa.

- Interesa: urteko hitzarmenaren araberakoa.

b) KOMUNITATEARI:

  • Igogailuetan %20 edo %45 artekoa.
  • Babes termikoaren hobekuntzen %40.

Laguntza eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa (*Bakoitzaren bi kopia):

Behin-behineko kalifikazioa lortzeko

  • NANaren fotokopia.

  • Erregistroak luzaturiko eraikinaren jabetza adierazten duen Nota Sinplea.

  • Aurrekontua (neurketak eta prezioak).

  • Obra baimenaren eskaera ziurtagiria.

  • PFEZ aitorpenaren kopia.

Behin behineko kalifikazioa lortu beharra dago obrak hasi baino lehen.

Behin-betiko kalifikazioa lortzeko:

  • Fakturak.

  • Obra baimena.

  • Transferentzia bidezko ordainketa agiria.

  • Erroldatze agiria.

Tramitearen iraupena: 40 egun.

Bete beharreko inprimakiak:

  • Zinpeko aitorpena.

  • Behin-behineko kalifikazioa.

  • Obra bukaerako ziurtagiria.

Beharrezkoak diren inprimakiak lotura honetan.

Informazio osagarria lotura honetan.