Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Non bota?

Sakanan derrigorrezkoa da hondakin mota hauek bereiztea:

Organikoa

zer bota daiteke?

 

non bota behar da?

Etxeko konposta
Etxean konposta egin nahi izanez gero UtzubarEKOgunera gerturatu eta bertan material guztia eta informazioa emango dizugu.

Auzokonposta
Auzokonpost guneren batean boluntario izan nahi baduzu, jarri kontaktuan hondakin zerbitzuarekin.

Atez ate
Astelehen eta ostegunetan, postean zintzilikatuta, kubo marroian. Hondakinak kuboan atera behar dira, horrela lurretik barreiatzea sahiesten da.

Edukiontzi marroia
Sistema mistoan, bota ekarpen etxoletan dagoen edukiontzi marroian.

Altsasun eta Irurtzunen giltzarekin doaz edukiontziak eta izena eman beharra dago materiala jasotzeko.
Horretarako 900 730 450 telefonora deitu behar da edo info.hondakinak@sakana-mank.eus posta elektronikora idatzi.

 

ZER EGITEN DA BERRESKURATUTAKO MATERIALAREKIN?

Arbizuko konpost plantan tratatzen da eta prozesua bukatzean konposta lortzen da.

Sakandar orok har dezake konposta dohainik urte osoan zehar. Konpostaren kalitatea zehazteko, urtero egiten zaizkio analitikak.

UtzubarEKOgunera gerturatu eta bulegotik pasa zure konposta eskuratzeko.

 

Ontzi arinak

zer bota daiteke?

 

Toles itzazu ontziak edukiontzietan toki gutxiago har dezaten, horrela ez dira hain agudo beteko eta garraio-gastuak murritz daitezke.

non bota behar dira?

Atez ate: Astearte eta ostiraletan postean zintzilikatuta, tapa laranja duen kubo grisean (Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil) edo kubo horian (Olazti).

Beste sistemetan: edukiontzi horian.

 

nora doaz?

Ontziak sailkatzeko plantara, Azkoienen.

ZER EGITEN DA BERRESKURATUTAKO MATERIALEKIN?

PLASTIKOAREKIN: Plastiko txikituez osatutako lehengai bat sortu, eta horrekin hainbat
produktu egiten dituzte, hala nola plastikozko poltsak, arropa, hondakinentzako
edukiontziak, hiri altzariak, ontzi berriak eta kotxeetako piezak.

ALUMINIOAren birziklapenak aluminioaren ia berdina den produktu bat sortzen du, eta,
beraz, harekin egindako produktuak jatorrizko lehengaiarekin egindako antzeko
produktuak egiten dira.

ALTZAIRUA beste ontzi batzuk fabrikatzeko erabiltzen da, edo txatarra gisa, altzairuzko
galdategi siderurgikoetan.

BRIK-etatik ateratako materialak askotariko erabilerak izan ditzake: polietilenoa erregai
gisa erabil daiteke; aluminioa urtuarekin aluminio berria lortzen da eta kartoiarekin, paper
birziklatua.

 

Papera eta kartoia

zer bota daiteke?

Papera eta kartoia. Kutxak tolestu egin behar dira. Ez bota brik ontzirik.

 

non bota behar dira?

Atez ate
Asteazkenetan, postean, tapa laranja duen kubo grisaren barruan (Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil) edo kubo urdinaren barruan (Olazti). Hondakinen bolumena kuboarena baino handiagoa bada, tolestuta utz ditzakezu kutxa batean, eta postearen oinarrian aurkeztu bilketarako.

Beste sistemetan:
Edukiontzi urdinean

 

nora doaz?

Atarrabiako Solidus San Andrés paper fabrikara.

Beira

zer bota daiteke?

 

Edukiontzi honetan beirazko ontziak bakarrik bota daitezke. Taparik, txaparik, kortxorik eta tapoirik gabe bota behar dira.

 

non bota behar da?

Kalean kokatutako iglu berdeetan.

 

nora doa?

Recuperaciones de vidrio Aguado enpresara, Laudion.

 

Ehunak

bota aurretik

Pentsatu duzu inoiz benetan hainbeste arropa behar duzun? Badakizu 7.500 litro ur behar
direla praka pare bat ekoizteko, eta kopuru hori dela pertsona batek zazpi urtean gutxi
gorabehera edaten duen ur kantitatea? Ehungintzaren industriak produktu kimiko toxikoak
erabiltzen ditu, ur eta argindar kontsumo altua dauka eta hondakin toxiko asko isurtzen ditu.
Beraz, kontuan hartu honako gomendio hauek:

  • Bigarren eskuko arropa eros dezakezu
  • Aukeratu ehun naturalekin edota material birziklatuekin egindako arropak
  • Luzatu zure arroparen bizitza zikloa: hondatutako arropak josi eta konpondu
  • Oparitu erabiltzen ez duzun arropa lagunei, senitartekoei, laguntza ematen duten
    elkarteei, eta abarrei

zer bota daiteke?

Egoera onean nahiz txarrean dagoen arropa.

 

non bota behar da?

Arroparentzako edukiontzietan eta Altsasuko eta Arbizuko garbigune finkoetan.
Emauseko Trapuketarien atez ateko bilketa eskatu dezakezu ere bai.

 

nora doa?

Emauseko Trapuketariek biltzen dute, eta Berriozarko plantara eramaten dute.

zer sortzen da?

Egoera onean dagoen arropa berrerabili egiten da, 2. eskuko dendetan saltzen dute.
Egoera txarrean dagoen arropa birziklatu egiten da, eta harekin trapuak egiten dituzte.

Sukaldeko olioa

Plastikozko ontzi itxietan bota.

 

non bota behar da?

Ekogras enpresaren edukiontzi laranjan, Altsasuko eta Arbizuko Garbigune
finkoan edo Garbigune mugikorrean.

 

nora doa?

Ekograsek biltzen du hainbat produktu ekoizteko, adibidez, biodiesela egiteko.
Etxean xaboia egin daiteke sosa kaustikoarekin, eta kandelak egitea ere badago.

Sendagaiak

zer bota daiteke?

non bota behar da?

Erabiltzen ez diren botikak farmaziatan dauden SIGRE puntuetara eraman behar dira.

 

nora doa?

Hainbat prozesu pasatu eta gero, hiru hondakin mota bereizten dira: botiken ontziak, botika arriskutsuak eta arriskutsuak ez diren botikak.

  • Ontzien materiala (papera/kartoia, plastikoa, beira, aluminioa) deskontaminatu eta gero, baimendutako kudeatzaileei ematen zaizkie birziklatu ditzaten.
  • Botika arriskutsutzat jotakoak suntsitu egiten dira, modu kontrolatuan.
  • Arriskutsuak ez direnak, berriz, industrian erabiltzen dira, erregai gisa.

 

Hondakin bereziak

tamaina haundikoak

Tamaina haundiko hondakinak Arbizuko garbigunera edota Altsasuko garbigunera eraman daitezke, edo Emausko Trapuketarien atez atezko bilketa eskatu.

 

arriskutsuak

Margoa, motor olioa, eta etxeetan sortutako horrelako hondakinak Arbizuko garbigunera, Altsasuko garbigunera eta Sakanako garbigune mugikorrera eraman ditzakezu.

 

Bestelako hondakinik izanez gero, jarri harremanetan hondakin zerbitzuarekin.

Errefusa

zer bota daiteke?

Birziklatu ezin daitezkeen hondakinak bakarrik.

 

non bota behar da?

Atez ate
Etxebizitzen kasuan larunbatetan, postean, tapa laranja duen kubo grisaren barruan Komertzioen kasuan ostegunetan, kubo grisean.

Beste sistemetan:
Edukiontzi berde edo grisean.

 

nora doa?

Tuterako El Culebrete zabortegi eta biometanizazio plantara.