Sakanako Mankomunitatea


Berdintasun plana

Berdintasunerako bide orria

Berdintasunerako plana ekintza konkretu batzuen bitartez emakume eta gizonen artean  berdintasun gehiago lortzeko tresna bat da eta  Berdintasunaren aldeko lana estrategia baten barruan txertatzeko, ekintzak sistematizatu eta  emaitzak optimizatzeko balio izango du.

Sakanako  Emakume eta Gizonen I. Berdintasunerako Plana prozesu parte-hartzaile batez baliatuz gauzatu da eta bere diseinuan Mankomunitateko Zerbitzuek, Udalek, herritarrek eta eragile ezberdinek parte hartu dute.